jueves, 28 de noviembre de 2013

TAGen garrantzia (etiketak); folksonomia



 Folksonomia, Web orrialde bat (url) duen edozein eduki digitalen bakarkako eta librea den etiketatzearen emaitza da; gerora informazio hori berreskuratzeko asmoarekin. Etiketak modu egokian erabiltzea garrantzitsua da, gure informazioa sailkatzeaz gain beste batzuen bilaketan baliagarriak ere badirelako. Honela, eduki bakoitzari dagokion etiketa egokia ipini behar diogu, informazio bilaketa hori errazagoa eta aberasgarriagoa izan dadin erabiltzailearentzat. 

Interneteko milioika erabiltzaileek egiten dituzten etiketatzeak Web eduki ezberdinetan eragin egiten dute folksonomia hori sortzeko. Etiketatze lan hau errazagoa da gaur egun aurkitzen dugun Web 2.0 aplikazioei esker; Social Bookmarking bezala ezagutzen ditugunak.

Hezkuntzaren arloan, irakasle batek Delicius edo BlinkList moduko materialak erabili ditzakete eduki ezberdinen bilketa bat egiteko ondoren ikasgelan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeenak eta bere ikasleekin partekatu ditzakeenak. Etiketa egokiak erabiliz gero, ikasleek eduki baten inguruan behar duten edo izan behar duten informazioa etiketa horretan klik eginda lortu ahal izango dute.

Gainera, etiketa berdineko beste pertsona batzuen lanak ere aurkitu ahal izango ditugu eta modu honetan guretzat interesgarriak izan daitezkeen ideia berriak jaso. Bestalde, etiketa berri gehiago aurki ditzakegu eta horien inguruko gure interesa piztu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario