jueves, 14 de noviembre de 2013

Finlandiako hezkuntza


Arratsaaaldeee oooooooon lagunaaaaak! Gaur gure blogean  Finlandiako hezkuntzari buruz jardungo dugu geure eskoletan jarraitzeko sistema dela pentsatzen dugulako eta honengandik asko ikasi beharra dagoelako!

Zergatik esan dezakegu Finlandiako hezkuntza Europako onenetarikoa dela?
PISA- ko azterketak egin izan dira Europako herrialde guztietatik eta hauen emaitzak eta azterketa eginez ikus daiteke nola hamabost urteko ume finlandiarrak nota onenak atera dituzten. Hau lortzea ahalbidetu duten ezaugarri batzuk aipatuko ditugu:
-       Alfabetatze tasa
Finlandia 5.200.000 biztanle ditu eta honek  kohesio eta homogeneotasun sozial handiago bat edukitzera laguntzen du. Gainera alfabetatze tasa %100 –koa da, munduko tasarik altuena hain zuzen ere. XX. mendearen hasieran analfabetismorik ez zela existitzen esan daiteke. Finlandia mende askoz suediarren eta errusiarren menpe egon den herrialdea izan da eta honek ondorio oso onak ekarri ditu hezkuntza arloan.
-       Haur Hezkuntzako sistema
Haur hezkuntza (0-6 urte) Finlandia hezkuntza sistematik kanpo dago, hau da Ministerioak ez du inolako eraginik arlo honetan. Honek familien partaidetza haien seme-alaben hezkuntzan izugarri handitzen du eta gurasoek ez dute urte hauentzako eskola behar denik pentsatzen. Hala ere, eskola batzuk daude.
-       Lehen hezkuntzako sistema
Lehen hezkuntza egin aurretik Finlandian ikasturte bat eskaintzen da; hau ez da derrigorrezkoa baina haurren %98- a joaten da.
Periodo honetako umeentzako planteamendu orokorrik ez dago eta dauden eskola gehienak udalak sortutakoak dira nahiz eta pribatuak ere existitzen diren.
Klaseetan adin ezberdinetako umeak aurki ditzakegu; ez daude jaiotza urtearen arabera sailkatuta eta asistentziari eta heziketari ematen diote garrantzirik handiena haurren gaitasunaren garapena estimulatzen saiatuz.

-       Hezitzaileen prestakuntza unibertsitatean
Hezkuntza arloa oso inportantea denez Finlandiako jendearentzat, eguneratze prozesua ere ezinbestekoa dela uste dute eta hau Udalak eskaini egiten du eta ikastaroak gobernuaren laguntzarekin antolatzen dituzte.
Irakasle izan nahi dutenek, noski, unibertsitatera joan behar dute eta honi garrantzi handia ematen diote. Finlandiako %10-15 ikaslek soilik burutu nahi dituzte magisteritzako ikasketak.
Oinarrizko hiru titulazio eskaintzen zaizkie unibertsitatean: haur hezkuntzako diplomatura (2-3 urteko ikasketak), lehen hezkuntzako irakaslea (4-5 urteko iraupena du eta master formazioa da) eta azkenik gai edo arlo zehatzeko irakaslea (Derrigorrezko hezkuntzan saioak emateko).
Honetaz gain, hainbat espezialitateko masterrak eskaintzen dira, esate baterako heziketa berezia, plastika, musika, familia ekonomia eta abar.

Denek eduki pedagogikoekin lotutako 35 kreditu izan behar dituzte eta hemen definitzen dira hezitzaileen prestakuntzako printzipio orokorrak: ikerketa ekintzan oinarritutako formazioa, practicuma eta teoria eta praktikaren arteko lotura. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario