domingo, 27 de octubre de 2013

ESKOLA 2.0

Arrasti ooooooooon!
Irailetik urrira gure lehenengo praktikak gauzatu ditugu eskola desberdinetan, eta gu eskolan egon ginen denboran izan ez genituen berrikuntza asko aurkitu ditugu, euren artean, Eskola 2.0 proiektua.

Askok agian ez duzue jakingo zer den proiektu hau, eta horregatik, post honen bidez proiektu interesgarri honen berri ematea gustatuko litzaiguke.

Zer da eskola 2.0?

Hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartu nahi dituen proiektua da. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hau sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatzen ari da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Zeintzuk dira proiektuaren helburuak?
  • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
  • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
  • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
  • Eten digitala murriztea
  • Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
Baina, batez ere, proiektuaren helburu nagusia HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA dela esan genezake,

Zein da eskolek duten hornidura?
  • Arbel digital elkarreragilea
  • Bideo-proiektagailua
  • Bi bozgorailu
  • Wifi-sarbidea, ikasleak zein irakasleak beren ordenagailuekin ikastetxeko Intranetera eta Internetera konektatzeko
  • Ekipoen bateriak kargatzeko elektrizitate-armairua
  • Ordenagailu eramangarri bana ikasle bakoitzeko
Ordenagailu eramangarri horiek ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: Linux eta Microsoft Windows 7.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, OpenOffice, Mozilla Firefoz nabigatzailea, antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizantzia librean, lehentasuna emango zaie.

Hau da Eskola 2.0 proiektura egin dizuegun lehenengo hurbilketa. Hurrengo postetan, berritzegunei buruzko informazioa emango dizuegu eta baita guk eskoletan bizitako Eskola 2.0 esperientzien berri.

Amaitu baino lehen eitb-k aurkeztutako bideo interesgarri batekin utziko zaituztegu!!

viernes, 18 de octubre de 2013

LOMCEri EZ!

LOMCE, PPren gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea, ikasleentzat izugarrizko atzera pausua dela deritzogu. Gure hezkuntza defendatzea, lortu dugun guztia mantendu eta hobetzea izan beharko litzateke gure helburua.
Baina, zer da LOMCE legea? Zeintzuk dira ekarriko dituen aldaketa nagusiak?
Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa 2013. urtean Espainian indarrean sartu den lege organiko eztabaidatsu bat da, garaiko gobernu eskuindarrak bultzatua, Hezkuntza eta Kultura ministro José Ignacio Wert zelarik.
Hauek dira, besteak beste, aldaketarik garrantzitsuenak:
1.   Gaztelania nagusi: murgiltze linguistikorik ez
Espainiako Gobernuak ezarriko ditu Gaztelania irakasgaiaren eduki eta ordu kopuruak. Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango da. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean.
Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da, gaztelaniaz eta euskaraz eman beharreko irakasgai kopuru parekatua zehaztuko delako.
2.   Zentralizazioa: Ministerioaren kontrol handiagoa
Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Bestela esanda, edukien % 65 kontrolatuko du Espainiak (% 75, bigarren hizkuntza ofizialik ez duten erkidegoetan).
3.   Erlijio katolikoa, indartuta
Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.
4.   Errebalidak eta azterketak, noiznahi
Selektibitatea desagertu egingo da.
Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa.
Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahal izango dituzte.
5.   Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa
Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin. Halere, aurreneko ziklo hau eginda, Bigarren Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi dutenek beste azterketa bat egin beharko dute.
6.   Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa
Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean. Hala, ez du eskola erabakietan eta antolaketan zuzenean eragingo.
LOMCE legearekin, zuzendariak eta zuzendaritza taldeak izango dute boterea.
7.   Zuzendarien papera
Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute.
8.   Funtzionarioen lan-baldintzak
Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak. Lanorduak ere handituko dizkiete.
Horrez gain, ikasgela bakoitzean egon daitekeen ikasle kopurua % 10 igoko dute.
9.   Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma
Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko. Horiek salatu dutenez, erreforma ez da hezkuntza komunitatearekin eztabaidatu, ezta adostu ere.
10. Itunpeko zentroak
Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin.
Administrazioak, halaber, "gizarte eskaria" kontuan hartu beharko du plazak banatzeko orduan; hau da, gurasoek zentro publikoa barik, itunpekoa nahiago dutenean.

Hau guztia kontutan hartuta, EZETZ esaten diogu lege honi.
EZETZ esaten diogu parte har ez dezakegun hezkuntza-sistemari.
EZETZ esaten diogu bereizketari.
EZETZ esaten diogu euskara eta gure curriculuma gutxiesteari.
EZETZ esaten diegu Estatuko azterketei.
EZETZ esaten diogu eskola ordutegian erlijioa irakasteari.

EZETZ esaten diogu Musika, Plastika, Hiritartasunerako Hezkuntza edo Teknologia bezalako
oinarrizko irakasgaien desagertzeari.

                   

IKT - LEHENENGO EGUNA 2013-10-17

Lehenik eta behin ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu dugu eta gure ikaskuntzan, egunerokotasunean zein praktiketan egon garen aldi honetan erabili eta erabiltzen ditugun aparatu, programa eta bestelakoak azaldu ditugu banan banan.

Gero irakasleak egindako bloga ezagutu dugu: kilikatik.blogspot. Adibide honekin gure blogerako ideia ezberdinak hartu ditugu eta blogaren funtzionamendua nolakoa den ezagutu dugu.

Ondoren irakasleak galdera ezberdinak planteatu dizkigu irakaskuntzaren inguruan, lehendabizi bakoitzak bere erantzunak aukeratu ostean, taldean galdera bakoitzerako erantzun bana adostu dugu:

1. ¿ Qué resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje? Gure taldeko erantzuna miedo al fracaso izan da.

2. ¿ Qué valor necesito vivir para ser un buen aprendiz? Taldean balore garrantzitsuena konpromisoa dela adostu dugu.

IKT - BIGARREN EGUNA 2013-10-18

Gaur blog bat egiten ikasi dugu eta gure lehenengo esperientzia izan da. 
lehenik eta behin, emaila sartu dugu eta tituloa burutu dugu: Ikusi makusi. Gero, taldeko kide guztiak gonbidatu ditugu, orrialdean erloju gadget bat ipini dugu eta gure lehenengo sarrera youtubeko bideo batekin publikatu dugu.
Nahiz eta guzti hau egitea lortu dugun, gauza asko geratzen zaizkugu ikasteaz. Adibidez bloga nola pertsonalizatu, egutegi bat nola egin, irudiak nola sartu eta beste sare sozialetan (twitter, facebook ...) informazioa partekatzea.
Gure iriztiz bolg bat sortzea oso garrantzitsua da teknologizatuta dagoen bizitzan murgiltzeko eta honekin, gure etorkizuneko ikasleei eskola 2.0 nola erabiltzen den irakastea.