sábado, 30 de noviembre de 2013

EMAKUMEEN INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Duela egun  batzuk emakumeeen  indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan dela aprobetxatuz lehen hezkuntzatik umeak errespetua bezalako baloreetan hezi behar ditugula gogoratu nahi dugu. Gaur egun munduan hiru emakumetatik bat indarkeria matxistaren biktima da. Aurten, Espainar estatuan erasotzaileek 61 emakume erahil dituzte eta Euskadin  58 emakume bizkarzainarekin bizi dira bikotearen erasoa saihesteko eta beste 28 kasutan erasotzaileak behatuta daude eskumuturreko telematikoaren bitartez.


Beharrezkoa da gure gizartean indarkeria matxista agerian jartzea eta salatzea, eta ezinbestekoa da haurtzaroaren lehenengo urtetik hezkidetza lantzea erasotzaileak eta biktimak izatearen arriskua gutxitzeko.

viernes, 29 de noviembre de 2013

Wert lege bihurtu da

Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du hezkuntza erreforma: bakarrik geratu da PP berriro ere, eta UPNk abstentziora jo du 

 Legearen garapena berehala egiten hasi nahi du orain Wertek, irailerako prest egon dadin

Asmo bat zen. Aurreproiektu bat. Proiektu bat. Eta jada lege bat da. Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du hezkuntza erreformatzeko LOMCE legea. Bakardadean egin du bide osoa PPk, eta azken pausoa ere era horretan eman zuen atzo. Aurka du oposizioa, ia osorik. UPN da salbuespena, berriro ere: ez dago legearen aurka, baina ikusiz PPk ez duela adostasunik batere lortu, ez du babesle gisara agertu nahi izan. Kapitulu bat itxi da. Legea martxan dago. Teorian. Abiaraztea falta da. Hor izango du aukera Madrilek, legean jaso duen eran, edukiak erabat kontrolatzen hasteko. Itxaropena hor du Eusko Jaurlaritzak ere, zirrikituren bat izango duela lege garapenean erreforma epeltzeko.

Ezusterako tarterik gabe, erabat bete zen gidoia atzo Espainiako Kongresuan. Alde batean, PP; bakarrik, «baina legitimitate osoarekin, hamaika milioi boto emaileren babesarekin». Bestean, oposizioa; batasun irudia emanez, eta PPk gehiengoa galdu orduko erreforma atzera botako duela berretsiz. Argudioetan ere, ezustekorik ez. Oposizioak, atzerapauso hutsa dela legea; euskal alderdiek, gainera, nabarmendu zuten helburu diren zenbakiak gaindituak direla jada Hegoaldean. PPk, berriz, adostasuna lortzen ahalegindu dela, oposizioak ez duela nahi izan.

Horri helduta, UPNko diputatu Carlos Salvadorrek salatu zuen «sektarismoa» nahi duela oposizioak. Guardia Zibilak D ereduko irakasleak zelatatuz eginiko ikerketa gogoan, Nafarroan hori ageri dela esan zuen. Amaiur eta Geroa Baik irakasleak babestu zituzten.


Konstituzionalera orain

LOMCEren aurka bai, baina nola aurre egin desadostasunak dituztela agerian utzi dute Amaiurrek eta EAJk. Bertsotan, Maite Aristegi (Amaiur): «LOMCEri ez diogu utziko gure ikasgeletan sartzen». Isabel Sanchez Robles (EAJ): «Aurrera joko du euskal hezkuntzak, LOMCErekin edo LOMCEren gainetik. Irudimenez arituko gara».

Noraino aritu ahal izango den da zalantza. Auzitegien bidea jorratzea da Jaurlaritzaren asmoa, eta PSE-EEren babesa badu hori egiteko. Legea behin betiko onartuta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko du Gasteizko gobernuak. Salaketa tramiterako onartuta ere, ordea, indarrean segituko du legeak, eta, auzitegiaren mantsotasuna ikusita, litekeena da ikasturte batzuk igarotzea legeari buruzko epaia ematerako.

Legea garatu egin beharko dute orain: ikasgai bakoitzeko edukiak zehaztu, ordutegiak antolatu, eskoletan nola ezarriko den zehaztu... Presa du orain Jose Ignacio Wert ministroak. Irailean hasi behar dute LOMCE ezartzen Lehen Hezkuntzan, eta ordurako prest egon beharko dute liburuek eta. Bigarren Hezkuntzan urtebete geroago hasiko dituzte aldaketak.

Garapenaren itxaropenean

Legea garatzeko «eskua zabalik» daukala aurreratu du Wertek. Ez da prozesu horizontala izango, eta laburra ere ez. Lehenbizi, Madrilek zehaztuko du curriculumaren oinarria; erkidegoetara bidaliko du, haiek gehiago gara dezaten. Ezartzeko pausoak hasiko dira orduan: eskoletara jarraibideak igorri, irakasleak antolatu, liburuak egin. Luze joko du. Garesti ere bai.

Bide horretan erreforma apaltzeko aukera izatea itxaro du EAJren gobernuak. «LOMCEk gure eredua moztea eragotzi nahi dugu», esan zuen herenegun Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. «Segurtasun juridikoari» eutsita jokatuko du, edonola ere; planto egiteari ateak erabat itxita. Zehaztasunik gabe, PSErekin egindako testuak dio oraingo ereduan urratsak egiten segituko duela gobernuak, LOMCE gorabehera.

Wertek zer jarrera hartuko ote duen ikusi beharko da. Atzo bertan iragarri zuen sailburu guztiei hots egingo diela, lege garapena zehazteko. Uriarteri deitzeko zegoen atzo iluntzean. Ikusteko dago garapena Wertek egingo duen. «Ez nuen uste hau hain gogorra izango zenik», esan du azkena. Gero eta ozenagoa da aldaketa hotsa.

Heziketa teknologikoa, hezkuntzatik ezabatzear

Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Irakasleen Elkarteak, EAETIEk, Estatuko gainontzeko teknologiako irakasleen elkarteekin batera, honako hau salatzen du: Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoak (LOMCEk) hezkuntzaren kalitatean kalte handia eragin eta eskola porrota areagotu egingo du. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2012ko irailaren 21ean LOMCE izeneko aurreproiektua plazaratu du. Izen horren azpian datorren legeak, anakronikoa, klasista eta pedagogiaren kontrakoa izateaz gain, eredu zaharkitua jarraitzen du.

1970az geroztik Espainian Hezkuntza Sistema antolatzeko bost lege organiko argitaratu dira. Azkeneko hirurak onartu dira estatuan eman diren aldaketa politikoekin batera, baita azken LOMCE aurreproiektua ere. Argi dago politikariek hezkuntza erabili egin dutela berariazko interes politikoak defendatzeko, eta aldaketa horiek boterea eta agintea duten taldeek eragin duten presiopean bideratu izan dira. Horrela, inolako adostasunik gabe, aurrera egin duten erreformak eta kontrarreformak pairatu ditu Hezkuntza komunitateak.

Horrek guztiak, gure ikasleen heziketa kalitatean kaltea eraginda, sistemaren desoreka ekarri du. Ez dago esan beharrik egungo Hezkuntza Sistemak dituen arazoak konpondu nahi badira aldez aurretik ikasleen heziketa beharren analisi serioa eta sakona egin behar dela. Hori lortzeko, lehenik, Hezkuntzaren ahuleziak antzeman eta ondoren horiei aurre egiteko erabaki zuzenak hartu beharko lirateke. Eta, horretarako, ezinbestekoa da Hezkuntza Komunitatearen iritzia kontuan hartzea. Sistemaren egonkortasuna eta ezagutzaren arlo guztien arteko oreka bermatuko duen Curriculuma antolatu beharko litzateke.

Hori bai, gizartearen eskaera berriei erantzuteko gai den sistema malgua izan behar du, arrakastatsuak diren proiektu eta metodologiak bultzatuta eta zabalduta. Gaur egun, teknologiaren jakintza giza aktibitatearen eremu guztietan aplikatzen da. Gure ingurune industrial eta ekonomikoak oinarri teknologikoa duten lanpostuak betetzeko langile tekniko gaituak behar ditu; are gehiago aintzat hartzen bada Euskadin arlo industrialarekin eta garapen teknologikoarekin lotuta dauden enpresa zein erakundeen kopurua eta garrantzia.

Beharrezkoa den heziketa teknologikoa eskaini behar zaio, beraz, gizarte osoari, eta horrela erantzuna emango zaio gizartean dagoen ikertzaile eta teknikari eskaerari. Helburu hori lortzeko goi mailako ikasketa teknikoak egin behar dituen ikasleriaren prestakuntza bermatu beharra dago. Teknologia esparruko ikasgaiek, hein handi batean, jakintza hori eskuratzeko aukera ematen diete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei.

LOMCE aurreproiektuaren arabera, berriz, teknologiaren ezagutza ia desagertu egingo da Hezkuntza Sistematik. Legeak Curriculumean proposatzen dituen aldaketen artean, DBHko lehen hiru urteetan teknologiaren ezagutza izugarri murriztuko da. Hori gutxi balitz, desagertu egingo dira 4. DBHn Teknologia gaia, eta batxilergoan (Zientzia eta Teknologia batxilergoan) Teknologiari atxikitako modalitate gaiak; Industria Teknologia eta Elektroteknia, alegia.

Bestalde, gogoratu behar dugu ikasleen gaitasunak neurtzen direla nazioarteko PISA proben bidez, eta bertan emaitza onenak lortzen dituzten herrialdeek hezkuntza sisteman Teknologiaren heziketak garrantzi handia hartzen du; teknologia ikasgaiari eskola ordu kopuru handia eskaintzen zaio haurren hezkuntzan, bigarren hezkuntzako maila guztietan, lanbide heziketan, zein batxilergoan. Ikasketa sistema tradizionalak, gainera, edukiak buruz ikastera bultzatzen ditu ikasleak.

Horrek ikasleriaren motibazioaren galera dakar, eta ikasleak, bizitzan topatuko dituen arazoei aurre egiteko, behar izango dituen gaitasun, jarrera eta zaletasunak ezin ditu behar bezala garatu. Aitzitik, Teknologiaren ardatz metodologikoa proiektu metodoa da. Metodologia horren bidez ikasleriak ezagupenak modu orokorrean jasotzen ditu, eduki teorikoak praktikan jartzeko aukera ematen baitzaio.

Horrela beharrezkoak dituen konpetentziak errazago berenganatu ditzake. Azkenik, gogora ekarri nahiko genuke honako hau: orain dela 22 urte LOGSE legea garatu zenean behar formatibo, sozial eta kulturalak aztertu ziren, eta bigarren hezkuntzako ikasleriari heziketa teknologikoa eskaintzeko beharra agerian geratu zen. Aurreko arrazoi guztiak kontuan hartuta, zentzugabekeria izugarria deritzogu gaur egun teknologiaren jakintza hezkuntza sistematik kentzea; garapen teknologikoa aurrera doa, eta gero eta ingurune konplexuago eta teknifikatuagoan gaude murgilduta. Zer esanik ez ikerketa eta garapen teknologikoan puntako herrialdea garatu nahi bada.

Laburbilduz, LOMCEk proposatutako teknologiaren murrizketak gizartearen ezjakintasun teknologikoa dakar. Egungo gizarte teknifikatuari aurre egiteko behar duten iritzi kritikoa eta ezagutza falta izango dute hurrengo belaunaldietako hiritarrek. Halaber, ezingo da bermatu goi mailako ikasketa teknikoak egin behar dituen ikasleriaren prestakuntza egokia. Jarraipena emango zaio horrela estatu mailan horren zabalduta dagoen lelo honi: teknologia urrun eta kulturatik at dagoen jakintza da. Horrek guztiak, gure zoritxarrerako, garapen eta berrikuntza teknologikoari oztopoa besterik ez dio jarriko.

GLOGSTER

Hona hemen bretxa digitalaren inguruko lanarekin egin dugun blogsterra.Bertan gure aurkezpenean aipatuko ditugun puntu nagusiak ipini nahi izan ditugu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea!



IKT - ZAZPIGARREN KLASEA 2013/11/29

Arrasti ooooooon!!
Gaurko gela praktikoan, hainbat ikasleren aurkezpenak entzun ditugu. Guretzat gai guztiz berriak izan direnez, zuekin konpartitu nahi ditugu haien lanak, benetan interesgarriak izan dira eta.
Gainera, euren lanak irakur ditzazuen hurrengo esteketan klik eginez gero, haien blogetara bideratuko zaituztegu!!

Zer da RSS?

Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe.
Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.







 


CREATIVE COMMONS

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.
Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek. Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren. Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.
Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.
Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:
  • Aitortu (Attribution/BY): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NonCommercial/NC): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs/ND): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike/SA): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Propietate hauek konbinatzeko hurrengo erak daude:
  • Attribution / Atribución (CC BY)
  • Attribution Share Alike / Atribución-CompartirIgual (CC BY-SA)
  • Attribution NoDerivatives / Atribución-NoDerivadas (CC BY-ND)
  • Attribution Non-Commercial / Atribución-NoComercial (CC BY-NC)
  • Attribution Non-Commercial Share Alike / Atribución-NoComercial-CompartirIgual (CC BY-NC-SA)
  • Attribution Non-Commercial No Derivatives / Atribución-NoComercial-NoDerivadas (CC BY-NC-ND) 

Blogak ikusteko:

http://matxinsalto31.blogspot.com.es/
http://kausiam.blogspot.com.es/

jueves, 28 de noviembre de 2013

IKT - SEIGARREN KLASEA 2013/11/28

Eguerdi oooooon!!
Gaur bi aste barru aurkeztu beharreko lana bideratzea lortu dugu. AZKENEAN!!
Oso galduta ibili izan gara azken denboraldi hontan, baina badirudi gure buruak aurkitu ditugula eta lana nola egin dezakegun ulertzea lortu dugula.
Irakasleak gainera, ideia oso onak eman dizkigu lan praktiko bat egiteko eta gure ikaskideen parte hartzea sustatzeko. Lan honekin hainbat helburu lortu nahi ditugu:
Lehenengoa, bretxa digitalaren kontzeptuaren inguruan informatzea; gure ustez, gaur egun gero eta handiagoa egiten ari den arazoa baita.
Bigarrenez, aurkezpen bat beste era batera egiteko saiakera; hau da, informazio osoa bota beharrean, entzuleen parte hartzea sustatuz eta hausnarketa egiteko aukera emanez.
Gainera, IKTko ikasgaian gaudenez, teknologiaz baliatuko gara azalpen dinamikoa egiteko.
Guzti hau kontuan izanda, lanarekin aurrera jarraitu dugu eta informazio gehiago bilatu dugu.

Honetaz aparte, gaurko lan berezia "Etiketak eta Folksonomia"ren inguruan hitz egitea izan da, Leirek post honen aurretik igo duen informazioa, hain zuzen.

Azaroak 20ko GREBA



Ikastola Publikoa, protesta egiteko ekintza eta mugimendu berriak antolatuko ditu hurrengo azaroaren 20an, goizean,  LOMCE-ren proiektu berriaren aurka joateko asmoz. Honekin, hezkuntzaren atzerapena ikustea da helburu nagusia, hezkuntza zuri-beltz bat izango dugula, etapa predemokratikora bueltatzea bezalakoa delako, hain zuzen.

Manifestazio desberdinak aurrera eramango dira hainbat hirietan jardunaldi osoan zehar. Hauek lurralde bakoitzeko plataforma desberdinengatik antolatuak izango dira, eskola publikoaren defentsan, eta, aldi berean, Hezkuntza ministroaren politikaren kontra, Jose Ignacio Wert.

Ikasleen Sindikatua, hezkuntzako edozein etapan dauden ikasleriari deitu egin du, greba bat gauzatu ahal izateko jardunaldi horretan bertan, eta horrela, salatu ahal izateko hezkuntza materiaren barnean egindako murrizketak, baita ERASMUS bekaren gainean aplikatuak izan direnak.

“Erasmus eskandalua” 


Rodrigo Pasero-ren arabera, “ Europan zehar sakabanatuta dauden ikasleei bertan behera uztea izugarrizko eskandalua da. Hauek diru horren beharra dute atzerrian egiten dauden ikasketak jarraitu ahal izateko.” Hori dela eta, ikasle-greba bat antolatu dute azaroaren 20an, goizean. Gurasoak eta irakasleria  jardunaldi horretako arratsaldean  manifestatuko dira.

Ikasle Progresisten federazioaren asoziazioa (FAEST), honako hau esaten du: “ Ikasle askok, egoera kritiko baten aurrean daude beketan egindako murrizketekin. Hezkuntza Publikoari egiten diren etengabeko erasoak (LOMCE), beraien etorkizuna nola erortzen den ikustaraztea eragiten du.

TAGen garrantzia (etiketak); folksonomia



 Folksonomia, Web orrialde bat (url) duen edozein eduki digitalen bakarkako eta librea den etiketatzearen emaitza da; gerora informazio hori berreskuratzeko asmoarekin. Etiketak modu egokian erabiltzea garrantzitsua da, gure informazioa sailkatzeaz gain beste batzuen bilaketan baliagarriak ere badirelako. Honela, eduki bakoitzari dagokion etiketa egokia ipini behar diogu, informazio bilaketa hori errazagoa eta aberasgarriagoa izan dadin erabiltzailearentzat. 

Interneteko milioika erabiltzaileek egiten dituzten etiketatzeak Web eduki ezberdinetan eragin egiten dute folksonomia hori sortzeko. Etiketatze lan hau errazagoa da gaur egun aurkitzen dugun Web 2.0 aplikazioei esker; Social Bookmarking bezala ezagutzen ditugunak.

Hezkuntzaren arloan, irakasle batek Delicius edo BlinkList moduko materialak erabili ditzakete eduki ezberdinen bilketa bat egiteko ondoren ikasgelan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeenak eta bere ikasleekin partekatu ditzakeenak. Etiketa egokiak erabiliz gero, ikasleek eduki baten inguruan behar duten edo izan behar duten informazioa etiketa horretan klik eginda lortu ahal izango dute.

Gainera, etiketa berdineko beste pertsona batzuen lanak ere aurkitu ahal izango ditugu eta modu honetan guretzat interesgarriak izan daitezkeen ideia berriak jaso. Bestalde, etiketa berri gehiago aurki ditzakegu eta horien inguruko gure interesa piztu.

viernes, 22 de noviembre de 2013

IKT- BOSTGARREN KLASEA 22/11/13

Arratsalde on!!!

Gaurko klasean gure lehenengo Glogsterra sortu egin dugu, bertan gure aurkezpena hasiko gara igotzen. Azalduko dugu zergatik gai hau aukeratu dugun, hauen ezaugarriak eta aipatuko ditugu bakoitzaren ohiturak.
Baita ere, google site erabiltzen dugu gure word dokumentu guztiak eta informazioa gordetzeko.

Astero gure informatikako lana hobetzen ari gara!!


viernes, 15 de noviembre de 2013

IKT - LAUGARREN KLASEA 2013/11/15

Eguerdi oooon!
Gaurko saio praktikoan "Delicious" programa erabiltzen ikasi dugu.
Hasiera batean, oso galduta ibili gara ez genekielako zehatz mehatz zertarako balio duen programak... Baina egia esan, oso erraza da hau erabiltzea.

Delicious programak hainbat aukera interesgarri ematen dizkigu.
Alde batetik, gogokoen ditugun webguneak edozein ordenagailutik ireki ahal izateko aukera, eta bestetik, beste pertsona batzuekin webgune horiek partekatzeko aukera.

Google sites-en lanarekin hainbat arazo izan ditugu eta gainera, IKTko saioek duten ordutegiak ez gaitu batere laguntzen arreta handia izatera.
Informazio gehiegi bildu dugu, baina ez dakigu guzti horren arteko lotura nola egin eta lana nola bideratu!

Galduta gaudeeee!

jueves, 14 de noviembre de 2013

Finlandiako hezkuntza


Arratsaaaldeee oooooooon lagunaaaaak! Gaur gure blogean  Finlandiako hezkuntzari buruz jardungo dugu geure eskoletan jarraitzeko sistema dela pentsatzen dugulako eta honengandik asko ikasi beharra dagoelako!

Zergatik esan dezakegu Finlandiako hezkuntza Europako onenetarikoa dela?
PISA- ko azterketak egin izan dira Europako herrialde guztietatik eta hauen emaitzak eta azterketa eginez ikus daiteke nola hamabost urteko ume finlandiarrak nota onenak atera dituzten. Hau lortzea ahalbidetu duten ezaugarri batzuk aipatuko ditugu:
-       Alfabetatze tasa
Finlandia 5.200.000 biztanle ditu eta honek  kohesio eta homogeneotasun sozial handiago bat edukitzera laguntzen du. Gainera alfabetatze tasa %100 –koa da, munduko tasarik altuena hain zuzen ere. XX. mendearen hasieran analfabetismorik ez zela existitzen esan daiteke. Finlandia mende askoz suediarren eta errusiarren menpe egon den herrialdea izan da eta honek ondorio oso onak ekarri ditu hezkuntza arloan.
-       Haur Hezkuntzako sistema
Haur hezkuntza (0-6 urte) Finlandia hezkuntza sistematik kanpo dago, hau da Ministerioak ez du inolako eraginik arlo honetan. Honek familien partaidetza haien seme-alaben hezkuntzan izugarri handitzen du eta gurasoek ez dute urte hauentzako eskola behar denik pentsatzen. Hala ere, eskola batzuk daude.
-       Lehen hezkuntzako sistema
Lehen hezkuntza egin aurretik Finlandian ikasturte bat eskaintzen da; hau ez da derrigorrezkoa baina haurren %98- a joaten da.
Periodo honetako umeentzako planteamendu orokorrik ez dago eta dauden eskola gehienak udalak sortutakoak dira nahiz eta pribatuak ere existitzen diren.
Klaseetan adin ezberdinetako umeak aurki ditzakegu; ez daude jaiotza urtearen arabera sailkatuta eta asistentziari eta heziketari ematen diote garrantzirik handiena haurren gaitasunaren garapena estimulatzen saiatuz.

-       Hezitzaileen prestakuntza unibertsitatean
Hezkuntza arloa oso inportantea denez Finlandiako jendearentzat, eguneratze prozesua ere ezinbestekoa dela uste dute eta hau Udalak eskaini egiten du eta ikastaroak gobernuaren laguntzarekin antolatzen dituzte.
Irakasle izan nahi dutenek, noski, unibertsitatera joan behar dute eta honi garrantzi handia ematen diote. Finlandiako %10-15 ikaslek soilik burutu nahi dituzte magisteritzako ikasketak.
Oinarrizko hiru titulazio eskaintzen zaizkie unibertsitatean: haur hezkuntzako diplomatura (2-3 urteko ikasketak), lehen hezkuntzako irakaslea (4-5 urteko iraupena du eta master formazioa da) eta azkenik gai edo arlo zehatzeko irakaslea (Derrigorrezko hezkuntzan saioak emateko).
Honetaz gain, hainbat espezialitateko masterrak eskaintzen dira, esate baterako heziketa berezia, plastika, musika, familia ekonomia eta abar.

Denek eduki pedagogikoekin lotutako 35 kreditu izan behar dituzte eta hemen definitzen dira hezitzaileen prestakuntzako printzipio orokorrak: ikerketa ekintzan oinarritutako formazioa, practicuma eta teoria eta praktikaren arteko lotura. 

IKT - HIRUGARREN EGUNA 2013-11-14: Google Sites

Kaixo!!!
Gaur hasi gara gure lehengo google sites sortzen eta honekin lantzen. Gure lanaren gaia, Munduko Jolasaei buruz da, honetan munduan zehar dauden jolas ohikoenak aipatu  eta beren ezaugarri nagusiak azalduko ditugu.
Google sites blogger baino pixka bat desberdina da, baina oso berezia da. Hainbat lekuak erabaki ditugu eta bakoitzan beren jokuak adieraziko ditugu.
Ahaleginak egingo ditugu gure lana zuen gustukoa izateko.

https://sites.google.com/site/mundukohaurrekinjolasean/

martes, 12 de noviembre de 2013

LOMCE EZ!!

LOMCE, PPren gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea, izugarrizko atzera pausua da  gure seme-alabentzat. Gure hezkuntza defendatzea, lortu dugun guztia mantendu eta hobetzea da gure helburua. Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Zure ikastetxe eta Guraso Elkarteen ekimenetara batu!
Hona hemen arrazoi batzuk:

EZETZ esaten diogu parte har ez dezakegun hezkuntza-sistemari. Lege berriak murriztu egiten du gure
seme-alaben heziketari eragiten dioten erabakietan parte hartzeko dugun eskubidea, kontsultarako organo  bihurtzen dituelako Eskola Kontseiluak. Hori gutxi balitz, zuzendariak aukeratzeko eskubidea erreserbatzen du.
Hezkuntza-sistema demokratiko baten partaide izan nahi dugu. Ezinbestekoa da akordioa eta
hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa proiektuak erabakitzeko, ikasle guztien arrakasta eta kalitatea
lortzeko; autonomia behar dugu curriculuma ikasle guztien beharretara egokitzeko.

EZETZ esaten diogu bereizketari. Lege berriak ikasleak banatu nahi ditu 14 urtetik, ahalmenen arabera. Ez da egia ikasleen banaketa goiztiarra egiten duten sistemek emaitza hobeak dituztenik. Finlandian, esaterako –Europan eredutzat hartzen den sistema- ikasleak ez dira banatzen 16 urtera arte.
Ikasle guztiei 16 urtera arte ezagutza komunak bermatuko dizkien hezkuntza-sistema nahi dugu, eta
gure sistema ekitatibo eta inklusiboan sakontzen jarraitu, gizarte-adostasun zabal batean oinarriturik eta
ikuspegi integratzaile batetik.

EZETZ esaten diogu euskara eta gure curriculuma gutxiesteari. Lege berriak hiru mailatan banatzen ditu irakasgaiak “garrantziaren” arabera eta hirugarren mailan uzten du euskara. Oinarrizko irakasgaietan (enborrekoak) Hezkuntza Ministerioak erabakiko du edukien %100, baita ebaluatzeko irizpideak, gaitasunen lorpena, ebaluaketa estandarrak eta gutxieneko ordutegia ere, euskal administrazioari parte hartzeko aukerarik utzi gabe.
Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu. Ikasle guztiek dute funtsezko eskubidea hizkuntza ofizialak
ezagutzeko eta erabiltzeko. Ez dezagun ahaztu, aspaldidanik seme-alabak euskaraz hezteko hautua egiten dugula familiok.

EZETZ esaten diegu Estatuko azterketei, errepikapenak sustatzen dituztelako eta zailtasunak ipini DBH eta Batxilergoko tituluak lortzeko, ez delako izango nahiko ikasturtea gainditzea. Europako herrialde
gehienetan ez dago horrelakorik.
Ebaluaketa jarraituak kontuan hartuko dituen legea nahi dugu (ikasleen benetako lorpenak neurtzen
dituztenak), irakasleei lagunduko diotenak eta eduki guztiak erakusten direla bermatuko dutenak.

EZETZ esaten diogu eskola ordutegian erlijioa irakasteari, ikasleak banatzen direlako sinesmenen
arabera. Lege berriak ordu gehiago eskaintzen dizkio erlijioari tutoretzari baino.
Guztiontzako eskola nahi dugu. Euskadiko Eskola Kontseilua erlijioak derrigorrezko curriculumean
sartzearen kontra agertu da.

EZETZ esaten diogu Musika, Plastika, Hiritartasunerako Hezkuntza edo Teknologia bezalako
oinarrizko irakasgaien desagertzeari.
Modu integralean heziko duen eskola nahi dugu gure seme-alabentzat, gizarte osoak partekatzen
dituen baloretan oinarrituta. Kalitatezko hezkuntza nahi dugu, ikasle euskaldun pluralak heziko dituena,
gizarteko desberdintasunak gainditzen lagunduko duena, integratzailea, aukeren berdintasunean
oinarritua, parte-hartzailea, gure gizartetik eta kulturatik eraiki eta antolatua.



miércoles, 6 de noviembre de 2013

Hezkuntzak genero indarkeria saihesteko plan bat jarriko du martxan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak genero indarkeria saihesteko eta eskola hezkidetzailea lortzeko plan estrategikoa jarriko du martxan hurrengo kurtsoan. Horretarako, gai horri buruzko adituak izendatuko dituzte hezkuntza zentroetan, formazio zehatza eta aholkuak emateko.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak aurkeztu du gaur aipatu planaren lehenengo fasea, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordearekin eta Izaskun Landaida Emankundeko zuzendari nagusiarekin batera.
Uztailean bigarren fasea abiatuko dute, eta hainbat eragilek hezkuntza zein berdintasuna bultzatzeko egindako ekarpenak hartuko dituzte. Azkenik, urriaren 30ean, plana aurkeztuko dute Bilbon, Emakundek antolatutako Berdintasunerako Foroaren baitan.
Ikasgelan neska-mutilen artean berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea du helburu planak, eta eskola hezkidetzailea bultzatzeko sortu dute. Horretarako, estereotipoak eta sexuari lotutako rolak alde batera utzita, pertsonak osotasunean garatzen saiatuko dira.
Eskolak "ardura saihestezina" du berdintasuna lortzeko; hala, plan estrategikoaren arabera, zentroek hezkidetza eta genero indarkeria saihesteko arduradun bat eta Eskola Kontseiluan berdintasuna bultzatzeko ordezkari bat ezarri beharko dute.
Horrekin guztiarekin batera, hezkidetzarako eta genero indarkeria saihesteko batzorde bat sortzea aurreikusi dute, familiarrek, irakasleek, ikasleek eta beste hainbat eragilek osatuko dutena.
Halaber, Berritzeguneak (formaziorako eta hezkuntza berrikuntzarako laguntza zentroak) "ezinbestekoak" izango dira arduradun horiek formatzeko eta materia horretan irakasleak sentsibilizatzeko. Irailean, Berritzegune nagusiak seminario bat egingo du, eta, urriaren bukaeran, irakasleentzako mintegiak egingo dituzte zonaldeka.
Plan horrekin, genero indarkeria detektatzea, saihestea eta agertzen diren kasuei"berehalako erantzuna" ematea espero dute. Horretarako, ikerketa sail batek kasuen jarraipena egin, eta, "ahalik eta lasterren", arazoei erantzun egoki bat emango die, sailburuordearen hitzetan.
Sailburuak azaldu duenez, ikasgaiz ikasgai, "irakasleek itxaropen ezberdina dute ikasleengan, mutil edo neska izan", eta "joera sexistak" jarraitzen dute curriculumetan, "emakumeek presentzia askoz txikiagoa baitute".
Helburua, azken finean, ikasgelan nesken eta mutilen artean berdintasunean oinarritutako harremanak sortu, curriculumean "emakumeen jakintza, eta gizartean zein historian egindako ekarpenak" erakutsi eta neska-mutilen autonomia lortu nahi dute.