LEHEN HEZKUNTZARAKO LIBURUAK

Kaixoooooo!! Gaur apartado berria asmatu dugu!! Lehen Hezkuntzako ikasleek irakur ditzaketen liburuz beteko dugun apartadoa izango da, irakurtzea benetan interesgarria baita, bai ingeleraz, bai gazteleraz, bai ingeleraz.... http://www.donostiakultura.com/images/300_espacios/310_bibliotecas/Gida2010%20web.pdf


PIPITAKI



Egilea:  Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Lorena Martínez
Argitaletxea:  Aizkorri
Urtea: 2006
ISBN: 978-84-8263-354-1







Hamabost asmakizunek osatzen dute liburu hau. Tamaina handiko ilustrazioak ditu, testuarekin batera albuma osatzeko. Marrazkiak koloretsuak eta biziak dira eta asmakizunaren erantzuna iradokitzen dute. Aproposa dahasi deiren irakurleentzat edota bere seme-alabekin une goxo bat pasatu nahi duten gurasoentzat.

ASTERIX: URREZKO IGITAIA


Izenburua: “Asterix: urrezko igitaia”
Egileak: Albert Uderzo eta René Goscinny









Komiki hau, jakina, ez da berria, klasiko bat baizik, baina arrazoi batengatik ekarri nahi dugu hona: izan ere, Asterixen liburuen edizio berri bat ari dira kaleratzen, formatu handiagokoa, eta Asterix euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu edizio berezi horretan. “Urrezko igitaia”, “Asterix galiarra” edo “Asterix gladiadorea” dira, besteak beste, liburudendetan eta denda espezializatuetan dauden edo egongo diren izenburuetako batzuk.



AMETS HANDI BAT
Felipe Ugalde
PamielaKalandraka, 2009 [I823 U Haurtxo]





Bazen behin nanarro bat amets handiak zituena, irrikan zegoen hazteko, handia izateko, norbait izateko, ez pasatzeko... inoren oharkabean.

BIGU


Alexis Deacon
Kókinos, 2009 [I823 D Haurtxo]




Bigu ez omen zen honaino heldu behar. Lurran galdurik dagoen estralurtar txiki eta maitagarri bat da, baina lurtarrek, dirudienez, ez diote ongietorririk egin nahi… Handienek ez, behientzat.


TXERRITXO

Arnold Lobel
Pamiela, 2009 [I823 L]






Txerritxo baserriko txerritegian bizi da. Txerritxok atsegin du jatea, eta atsegin du txerritegian barrena korrika egitea, eta atsegin du lo egitea. Baina Txerritxok
gehien atsegin duena esertzea eta lokatz on bigunean murgiltzea da. Baserritarrak eta haren emazteak maite dute Txerritxo.

NIRI EZ ZAIZKIT LIBURUAK GUSTATZEN!

Joan Portell Rifa; Oriol Hernandez (irgile.)
Erein, 2010 [I823 P]






Joanek baloi bat oparitzea nahi luke, vaina beti liburuak oparitzen dizkiote. Zertarako balio dute? Egun batean zertan erabili asmatzen du: futboleko partida batean atea egiteko. Baina erabat aldatzen da dena Joanek Naiana ezagutzen duenean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario