viernes, 13 de diciembre de 2013

Aurkezpenaren galderak

-Nola sentitu zarete jolasterakoan?

- Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

-Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

3 comentarios:

  1. - Nola sentitu zarete jolasterakoan?
    Oso gustora egon gara, dinamika dibertigarria izan delako eta aldi berean berritzailea.

    - Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?
    Ez dugu ezer ikusi, guk gure jolasean murgilduta egon garelako.

    -Atera joko bakoitzari alde positibo eta negatiboaren bat.
    Aritutako bi jolasen arteko bereizketarik nabarmena da, kartetan taldean aritzen zarela eta ordenagailuan berriz banaka. Honela, gure ustez, gehiago gozatzen da besteekin harremanetan egoten.


    IKTko atzeko taldea

    ResponderEliminar
  2. Monsters neskak taldea:

    -Nola sentitu zarete jolasterakoan?

    Oso ondo sentitu gara, txikitako oroitzapenak etorri zaizkigu burura eta dibertigarria izan da.

    - Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

    Oso kontzentratuta egon gara gure jolasetan eta ez diogu besteei erreparatu.

    -Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

    Ordenagailuaren alde positiboa zu zarela jokoaren protagonista eta negatiboa ez zarela besteekin erlazionatzen.
    Mahai jokoen alde positiboa besteekin erlazionatzen zarela da eta negatiboa monotonoa dela, denbora guztian berdina.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo, 31. taldeko ikasleak gara; Saida, Zorione eta Mireia, Hasikasi taldea, hain zuzen ere.

    Lehenengo galderari dagokionez, alde batetik, Micadosera jolastu dugunean, ume txikiak bezala sentitu gara, eta oso ondo pasatu dugu. Izan ere, txikitako oroitzapenak datorkizkigu. Bestetik, online jolastu dugunean, ez dugu ezer berezirik sentitu.

    Bigarren galderari erreparatuz, esan genezake, barregura sentitu dugula.

    Azkenik, hirugarren galdera erantzuteko garrantzitsua da desberdintzea bi jokoen arteko desberdintasunak. Izan ere "Micados" jokuan denak hartzen dugu parte, eta hori oso onuragarria da. Onlineko jolasetan, berriz, bakoitzak bakarka jolastu du, eta guretzat hori ez da aproposa lankidetza sustatzeko.

    ResponderEliminar