SUKALDARITZA

Kaixo lagunoooookkk!! Zer moduz zaudete?
Erabaki dugu gure bloggean errezeta goxo - goxoak jartzea zeure etxeetan, eta beti gurasoen laguntzarekin, sukaldaritzaren inguruko trebezia garatu dezazuen eta janariaz goza dezauzen!!!
Denetarik jan behar dugu osasuntzu egoteko eta behar bezala hazteko. Horregatik gure errezetak oso ezberdinak izango dira!!




PATATA TORTILAA!!!! Mmmmmmm!!




Osagaiak:

• 4 arraultza
• Sarriegi patata poltsa bat, 150 gr
• Olioa
Egiteko modua:

1 Lau arrautzak ontzi batean ondo-ondo irabiatu.
2 Patatak poltsa barruan txikitu .
3 Arrautzak eta patatak nahastu.
4 Zartaginean olio pitin bat berotu.
5 Arrautza patatekin zartaginera bota eta tortilla egin.
6 platerean jarri eta jan. On egin diezazuela. 






PIZZA




OSAGAIAK

• Tomate saltsa
• Txanpinoiak
• Urdaiazpikoa
• Olibak
• Mozzarela gazta
Orearentzat:

• Irina.
• Ur pixka bat.
• Legamia.
• Olioa.
NOLA EGIN:

Lehenengo irina, legamia, olioa eta ura ontzi batean nahasi, eta alde batean utzi. Bestalde, txanpinoiak ondo garbitu, eta zartagin batean frijitu. Pizzako orea eginda dagoenen, lau zatitan banatu, eta bakoitzari pizza forma eman. Osagai guztiak bota. Bukatzeko labea 180 gradutan berotu, eta pizzak sartu. Hamabost minutu barru, pizzatxoak eginda egongo dira. On egin!




ARROZA TOMATEARKIN

OSAGAIAK:
Arroza
Azenarioak
Txorizoa
IlarraK
Olioa
Tomatea
Gatza

NOLA EGIN:

1.- Ura irakiten ipini lapikoan.
2.- AzenarioAk zuritu eta zatitu.
3.- Arroza eta azenarioak lapikoan bota.
4.- Gatza apur bat gehitu.
5.- 20 minutu egosten utzi.
6.- Txorizoa zatitu.
7.- Zartagiñean olioa bota eta berotu.
8.- Txorizoa frijitu.
9.-Ilar potea zabaldu eta ura kendu.
10.- Ilarrak zartaginera bota.
11.- Arroza,tomate eta azenarioak zartaginean bota.
12.- 2 minututan eragin eta gero platerera atera.


ENTSALADA
OSAGAIAK:
4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak
Oliba olioa
5 tomate umo
8 koilarakada handi oliba olio birjina
Gatza

NOLA EGIN:
Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu handiz, fruitua eta beraren mami gorria baino gera ez dakizkigun. Bota egingo dugu azala. Tomate zuritua askoz goxoagoa da entsaladan, zatitzeak baino lan gehixeago eskatzen badu ere. Bitan moztu ondoren, taularen kontra jarriko dugu alde zapala xerra lodiak egiteko. Plater edo erretilu batean ipini, gatza eman eta oliba olio birjinaz garaztatuko ditugu ondoren.

Pader bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta hartan salteatuko ditugu atun solomoak, aurrez gatza eman ondoan. Guztiz txigortuko ditugu, barrua mamitsu eta gorrixka utzi arte (minutu bat gutxienez, alde banatatik). Erne jokatu behar dugu nolanahi ere, erraz asko erre baitaitezke puskak adi ez bagaude. Paderatik atera eta tomate entsalada onduaren gainean ipiniko ditugu atun puskak.

SOLOMOA PATATA FRIJITUEKIN
OSAGAIAK:
16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
Oliba olioa eta gatza
Perrexil xehatua
Patata bi

NOLA EGIN:
Gutxienez bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago.
Patata frijituak egiteko, bi patata hartuko ditugu eta zatitan moztuko ditugu. Gero zartagin handi batean sartuko ditugu olio askorekin eta hor utziko ditugu 10 minutuz batzuetan bueltak emanez. Azkenik, solomoarekin zerbitzatuko ditugu.

LEGATZA
OSAGAIAK:
8 legatz puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak
Oliba olioa, frijitzeko
Baratxuri ale bat
Irina eta arrautza joa
Gatza

NOLA EGIN:
Gatza emango diegu legatz puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu legatz puskak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, minutu batez frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

LASAÑA
OSAGAIAK:
Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe)
2 tipulin, txiki-txiki eginak
3 baratxuri ale, txikituak
5 koilarakada oliba olio
Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduen xamurragoa izan dadin)
Tomate saltsa, litro laurdena
Bexamel saltsa, litro erdia
Perrexil xehatua
Gazta arraspatua (koipetsua)

NOLA EGIN:
Zartagin zabal batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi eta geroko gorde dena.

Labean sartzeko moduko erretilu sakon batean, bexamel geruza bat jarriko dugu eta gainean lasagnarako pasta xaflak zabalduko ditugu. Haragi frijituaren parte batekin estaliko dugu dena, gero berriz bexamel geruza bat eta gazta arraspatuarekin kapa lodi bat par-par botea. Horrelaxe egingo dugu, kapaka, osagaiak bukatzen zaizkigun arte. Axola handikoa da lasagnarako pasta beti bexamela ukituz egotea. Bukaera honela: lasagna, bexamela eta gazta arraspatua par-par botea.

Erretilua labean sartuko dugu, aluminiozko paperarekin estalita, eta dagoela berotan 200 graduan, 30 minutuz gutxienez. Azkeneko 10 minutuetan, papera kendu, gazta gainerreta gelditu dadin, geruza gorri goxo-goxoa eginda.

Garrantzitsua da labean pasatutako denbora hori guztia, barreneko lasagna xaflak egos daitezen, xamur gelditu daitezen. Mota horretako pasta erabiliz gero, ez dugu izango aurretik egosi beharrik, lan nekeza baita benetan.

BROWNIES

OSAGAIAK:
Gurina............................................... 125 gr
Txokolate beltza.................................. 70 gr
Azukrea............................................ 150 gr
Ogirina............................................... 60 gr
Bertako intxaurrak............................... 70 gr
2 Arrautzak

NOLA EGIN:
Bi ontzi behar. Lehenengoan gurina urtuko dugu (dogmak maria bainuan egiteko dio, baina azkarrena eta garbiena, mikrouhin labean), eta bertara txokolatea gehitu. Txokolatea urtutzeko lain bero ez badu gurinak, ba, beste apur batean sartu mikroan.
Momentu honetan labea lanean jar dezakezue, bero-bero egon dadin...
Bigarren ontzian ogirina, azukrea eta bi arrautzak nahasi, ondo-ondo, eta zera homogeneo bat erdiestean, txokolate eta gurin urtua gehitu. Eta jarrai nahasten.
Dena masa homogeneo bat denean intxaurrak gehitu (70 gramoak zuritu ostekoak dira, of course), nahastu eta laberatuko dugun ontzira bota (azpian sukaldeko papera edo silikonazko orri horietako bat ipini, gero erraz askatzeko).
180 bat gradutan ondu beharko du 14-15 minutuz. Kontuan hartu labe bakoitza ezberdina dela, eta frogak egiten joan beharko duzuela; hala, batzuek 200 gradutan ipini beharko duzue, eta besteek 160 gradutan. Edo batzuek 13 minutu aski izango dute, eta beste batzuek agian beharko dute 20. Denborak eta frogek esango dizuete hori. Denaden, abantaila baino ez da, izan ere, froga guztiak dira jangarriak eta gozagarriak.
Xehaduraño parea:
Bertako intxaurren kontua ez da broma, asko aldatzen baita postrea hemengo intxaur mota gehitu edo kaliforniako baterezaporegabekointxaurperfektoak erabili.
Bestalde, saia zaitezte browniearen barrualdea gordin puntutxo batekin uzten. Askoz goxoagoa da.
Super-abantaila: Izoztu daiteke, eta jan aurretik bizpahiru ordu lehenago ateratzen baduzue kaxa hotzetik... mundiala! Eta ez baduzue izozten, eta lehortu egiten bada, gosaltzeko da primerakoa.
Jan baino bizpahiru ordu lehenago egiten badugu, epel egongo da jateko orduan. Kasu horretan, osagaiak ez dira sei lagunentzat, baino bi edo hirurentzat. Asko jota.

ARROZ ESNEA


OSAGAIAK:
Litro 1 esne
150gr-200gr arroz
200gr azukre
Kanela eta limoi azala

NOLA EGIN:
Esnea kanelarekin eta limoi-azalarekin iraki arte berotzen ipintzen dugu.
Beste lapiko baten arroza urarekin estalita berotzen ipintzen dugu iraki arte, ura kentzen dugu eta arroza gerorako gordetzen dugu.
Berotzen eduki dugun esnetik kanela eta limoi azala ateratzen dugu eta irakiten eduki dugun esnetara oraindik bero dagoen arroza botatzen dugu, ordu erditan irakiten itxiko dugu.
Ordu erdi barru azukrea gehitzen dugu eta irekitzen ixten dugu, surtetik atera eta plater batera ateratzen dugu.
Kanela hautsa botatzen dugu arroz-esnearen gainetik apaingarri moduan, frutak, pasak etab. Ere erabil daitezke estaltzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario