jueves, 19 de diciembre de 2013




Lehenbizi aipatu beharra dago, hasiera batean zailtasunak egon zirela blogaren funtzionamendua eta honek barneratuta zituen elementuen antolakuntza ulertzerakoan. Oso interes handiarekin sakondu ginen gai honetan, gure etorkizun lasterreko ikasleei “Eskola 2.0” nola funtzionatzen duen irakasteko.

Honen ondorioz, gure abiapuntu gisa jokatuko lukeen blog berri bat ikusi genuen (kilikatik.blogspot). Azken honek, gure informazio iturri nagusienetako bat bilakatuko zen ikasgai osoan zehar erabiltzeko. Ikasturtea aurrera joan ahala, gure eguneroko gizarteko arazo larri batekin egin genuen topo, Wert ministroak proposatutako LOMCE legearekin, hain zuzen. Azken gertakizun honek, gure laneko atal txiki bat bilakatu zen.

Aurrerago, “Eskola 2.0” proiektuan modu zehatzago batean aztertu genuen, izan ere, oso gai interesgarri bezala ikusi genuen. Honetan, berrikuntza teknologiko berriak hezkuntzan barneratzear datza, esaterako, ikasgelak “digitalak” bilakatzea.

Honen ostean, Google sites erabiltzen hasi ginen. Blogger baino pixka bat desberdina da, baita oso berezia ere. Jarraitzeko, LOMCE gaia partikularki, oso aproposa zela ikusi genuen, gizartean gero eta indar handiago hartzen zegoen eta.

Horregatik, Finlandiako hezkuntza ereduarekin konparatzeko une egokia zela ikusi genuen, beraz, web orrialde desberdinetako informazioa eskuratu genuen eta gure lanean eskegita utzi genuen. Izan ere, Finlandiako hezkuntza eredua, munduko onenetarikoa da, alfabetatze tasa %100 –koa baita.



Behin azken hau atzean utzita, “Delicious” programa berria aurkeztu egin zigun irakasleak. Delicious programak hainbat aukera interesgarri ematen dizkigu.
Alde batetik, gogokoen ditugun webguneak edozein ordenagailutik ireki ahal izateko aukera, eta bestetik, beste pertsona batzuekin webgune horiek partekatzeko aukera.

Hurrengo klasean, “Glogsterra” erabiltzen hasi ginen, nahiz eta hasiera batean zailtasun txiki gutxi batzuk izan.

Honi gehitu egin behar zaio folksonomiaren inguruko informazioa. Folksonomia, Web orrialde bat (url) duen edozein eduki digitalen bakarkako eta librea den etiketatzearen emaitza da; gerora informazio hori berreskuratzeko asmoarekin.

Honela, eduki bakoitzari dagokion etiketa egokia ipini behar diogu, informazio bilaketa hori errazagoa eta aberasgarriagoa izan dadin erabiltzailearentzat. Hezkuntzaren arloan, irakasle batek Delicius edo BlinkList moduko materialak erabili ditzakete eduki ezberdinen bilketa bat egiteko ondoren ikasgelan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

GURE AURKEZPENEAN TALDEKIDEEK ATERATAKO ONDORIOAK

Gure aurkezpenean, guk prestatutako lana aurkeztu aurretik gure ikaskideak jolasean jarri genituen, batzuk ordenagailuan eta besteak mikado eta kartetan; eta ondoren txandatuz. Jolasen ostean, taldeka, honako taldera hauei erantzuteko eskatu genien:

-Nola sentitu zarete jolasterakoan?

- Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

-Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

Talde guztien erantzunak jaso ostean honako ondorio hauetara iritsi gara:

- Oso ondo sentitu dira, jarduera ezberdina eta dibertigarria izan delako eta modu batean, beraien haurtzarora itzuli direlako jolasen bidez.

- Bi taldek esan dute oso kontzentratuta egon direla beraien jolasetan eta ez direla besteei begira aritu, beste talde batek barregura sentitu du egoera hori ikusita.

- Ordenagailuan jolastearen alde positiboa protagonismoa dela esan digute eta aldiz, negatiboa zu bakarrik ari zarela jolasean eta ez duzula beste pertsonekin harremanik. Mikado eta kartekin jolastean aldiz, alde positiboa ingurukoekin erlazionatzeko aukera ematen duela esan digute eta alde negatiboa berriz, monotonoak direla eta denborarekin baita aspergarriak ere.

Hezkuntza


Azkenengo klaseak

Kaixoo!!!!

Kurtso amaieran gaudenez, taldeko lanen aurkezpen guztiak bi egunetan izan ditugu.
Lehenengo taldeak kirolari buruz hitz egin dute, baina interesgarriena  mugikorrei buruzko aplikazio bat izan da. Endomondo deituriko aplikazio erabilgarria, bere sites-an informazio guztia dago: https://sites.google.com/site/kausiamsite/kirolak-ezagutzen


Beste talde bat portafolioen ezaugarriz eta hezkuntzan daukan garrantziaz aritu dira.
Aurkezpenak amaitzeko, paper zorrotzei buruz arin egin dute eta komiki bat sortu egin dugu web orri honekin:  http://www.pixton.com/es/ 


Bigarren egunean, hasi ginen gure aurkezpenarekin, ekarri genituen hainbat joku eta bretxa digitalari buruz hitz egin genuen.Gure aurkezpenean bideo honek ipini dugu:

 Hurrengo taldea teknografiari buruzko informazioa azaldu zuten eta hainbat bideo irudi zitzaigun oso interesgarriak, hauek dira:







Muturreko Hezkuntza Sistemak eta etxerako lanak

Gustatuko litzaiguke jarraian datozen bideo hauek ikustea. Luzeak badira ere, oso gomendagarriak dira eta PISAko ebaluazioetan arrakasta itzela lortzen duten bi eredu ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera paregabea.
 

Bideo hauek ikusi badituzu eta Finlandiaren aldeko apostua egiten baduzu, seguru asko jarraian datorrena soberan izango duzu, baina Koreakoa bada erakartzen zaituena, Mikel Etxarrik prestatutako argudioak irakurtzea gomendatzen dizugu, “alde ilun” horretatik ateratzeko. Has gaitezen, bada. Topatu duen lehen gauza bitxia izan da ikustea estatuan etxerako lanak denfendatzen dituzten gehienak oso konterbadoreak direla esparru ideologikoan. Horien artean, sutsuenei, “Hezkuntzako Tea Party” deituko lieke Etxarrik eta, une honetan, Wert Legea defendatzaile amorratuak dira. Kontuz zeinekin ari zareten etxerako lanak defendatzen! Eta bigarrena, etxerako lanak defendatzen dituztenek erabiltzen dituzten argudioak frogatzeko inongo ebidentziarik ez dutela eskaintzen. Tira, kontua da irakurri duenarekin ondorengo irudian ikus dezakezuen mapa mentala osatzen hasi zela. Ez daki oso garbi gelditzen den, baina bere ideiak eta datuak antolatzeko oso lagungarria da. Jatorrizko neurrian ikusteko, egin klik irudiaren gainean.

MAPA KONTZEPTUALA

Orain, saiatuko gara laburtzen bertan jasotakoa.

Laburragoa denez, etxerako lanen aldekoek aipatzen dituzten argudioak azaltzen hasiko gara:  

  • Esfortzua: kultura hedonistaren aurrean, esfortzuaren balioa transmititzeko baliabide garrantzitsu bat da. 
  • Diziplina: etxerako lanak egiteak diziplina eskatzen du eta gure ikasleek horrenbetse behar duten balio hori eskuratzeko oso lagungarriak dira. 
  • Lan ohiturak: etxerako lanak egitean, gerora begira ezinbestekoak izango dituen lan oiturak eskuratzeko ezinbestekoak dira. Etxerako lanak egin ezean, nekez lor daitezke lan ohitura egokiak. 
  • Autonomia: ikasleak bere zereginari aurre egin behar dio eta, horretarako, bere autonomia erabili behar du. Alegia, agintzen diotena egitean, bere autonomia garatzen doa. 
  • Antolaketa: etxerako lanak egiteko, ikasleak bere denbora planifikatzen, antolatzen… ikasi behar du. Hori dela eta, bizitzarako ezinbestekoa den gaitasun hori lortzeko oso lagungarriak dira. 
  • Emaitzak: arestian esandakoa betetzen dituen ikasleak, emaitza hobeak lortuko ditu. Beraz, etxerako lanak egitea emaitza hobeak lortzeko bide garranzitsu bat da. 
Hori guztia esaten dutenean, ez dute inongo ebidentziarik eskaintzen. Batez ere, emaitzei dagokienean. Izan ere, ez baitago inongo ikerketarik baieztapen hori frogatzen duenik.

Orain, has gaitezen kontrako iritzia dutenek aipatzen dituzten argudioak.

Hasteko, etxerako lanek hezkuntza-sistemaren porrota adierazten dute, ikasleek eskolan landu beharko lituzketen lanekin gainkargatzen dituztelako.

Hezkuntza-sistemak dituen mugak agerian uzten dituzte, izan ere, ikastetxeetan egiten dena nahikoa ez dela esplizitatzen dute. Agian, egin behar dena ez da ikasleak gainkarga horrekin zigortzea, eskola barruan egiten dena eta egiten den modua aldatzea baizik. Baina, noski, bigarren aukera horrek lan handiagoa eskatzen du eta irakasleok ez gaude horretarako, ezta?

Bestalde, irakasle gehienek agintzen dituzten etxerako lanek oso kalitate txarra dute, ez dira pertsonalizatuak izaten, ikasle batek izan ditzakeen hutsuneak betetzeko ez dute laguntzen eta, gainera, kasu gehienetan, denbora gehiegi eskatzen dute. Jarraian, sarean topatu ditudan etxerako lanen aurkako argudio garranzitsuenak: Ez da inongo abantaila pedagogikorik frogatu: egin diren ikerketek LHrako ez dute hori frogatzen, kontrakoa baizik. Eta DBHtik aurrera ikus daitekeen abantaila hain da txikia…

Laburtuz, desabantailak abantailak baino handiagoak dira. Eskolarekiko jarrera ezkorra sustatzen dute: ikasle askorentzat etxerako lanen zama jasanezina bihurtzen da eta eskolarekiko jarrera ezkorra garatu besterik ez dute egiten. Okerrena, jakin-mina, motibazioa eta gauza berriak ikasteko interesa ere galtzen hasten direla.

Denbora librea murrizten da: ikasleak “full-time” bihurtzen ditugu. Eskolaz kanpoko jarduerek eta etxerako lanek ikasleen “denbora librea” betetzen dute eta honek duen balio hezitzaileaz ahaztu egiten gara.

Ikasleen garapenerako beste aukerak kendu: esparru akademikotik at gelditzen diren gainontzeko esparruak jorratzeko aukerarik gabe gelditzen dira ikasle asko. Familia askotan etxerako lanei ematen zaien garrantzia eta lehentasuna direla eta, ikasleen pasioak edo zaletasunak bigarren edo hirugarren mailako gaitzat hartzen dituzte guraso askok.

Ekitatearen etsaiak: etxerako lanen ardura familien esku gelditzean, oso errealitate kultural eta sozial ezberdinekin egiten dute topo. Familia guztiek ez dute ez aukera ez ahalmen berdina euren seme-alabak “laguntzeko” eta hauen arteko ezberdintasuna areagotu besterik ez da egiten.

Familiako giroa zapuztu: ukaezina den errealitate bat da hau. Etxe askotan, seme-alaben etxerako lanek liskarrak, giro txarra, zigorrak, tentsio uneak, estresa… eragiten dituzte, etxeko giroa arnastezina bihurtzeraino.

Familiari denbora kendu: familia askotan oso denbora gutxi gelditzen zaie kide guztiak elkarrekin egoteko. Denbora horretan, seme-alabek etxerako lanak egin behar badituzte, denbora hori murriztu besterik ez da egiten.

Aniztasunari ez dute erantzuten: egin diren ikerketen arabera, kasu gehienetan, etxerako lanak uniformeak izaten ohi dira. Hau da, gela bateko ikasle guztientzat etxerako lan berdinak agintzen zaizkie. Nola ezkontzen da hori horrenbeste aldarrikatzen den aniztasunaren trataerarekin?

Gurasoekiko menpekotasuna: zailtasunik handienak dituzten ikasleek ez dute nahiko gaitasunik agindutako lanak autonomiaz egiteko. Horrek gurasoekiko menpekotasun handia sortarazten du. Bitxia da autonomia gehien garatu behar duten ikasleek, menpekotasuna besterik ez dutela garatzen ikustea.

Rolak irauli egiten dira: ikaskuntza prozesu guztietan seme-alabek euren lorpenen berri gurasoei ematen dizkiete. Bada, etxerako lanekin, seme-alabek eskolan eginikoa gurasoei erakutsi partez, eskolan ikasten ez dutena gurasoek seme-alabei erakutsi behar izaten diete. Gertuko errealitatearekin harreman eskasa: aztertutako etxerako lan gehienek zerikusirik ez dute ikasleek bizi duten errealitatearekin. Horrek, noski, ikasleen interes falta areagotu besterik ez du egiten.

Beste hezkuntza eredurako ateak itxi: etxerako lanen giltzarrietako bat gelan egiten den ondorengo zuzenketa da. Horrek, saio askoren denbora tarte zabal hartzen duenez, bestelako zeregin interesgarriagotan eta emankorragotan aritzeko aukera kendu egiten du. Zenbat gauza egiteko aukera izango genuke zuzenketa horiek gure saioetatik kenduz gero?

Kontrako nahiz aldeko jarrera dutenek, gainera, bestelako ekarpenak ere egiten dituzte.

Batzuk erabat kentzearen alde dauden bitartean, beste batzuk etxerako lanei ez dizkiete ateak ixten, beti ere, jarraian doazen baldintzak errespetatuz gero:

  • Curricularrak ez diren gaiak jorratu ere: curriculum tradizionaletatik at bizitza dagoenez, esparru horiek ere jorratu beharko lituzkete etxerako lanetan. 
  • Ezagutza librea sustatu: gaur egun eskura ditugun aukerei ezin diegu bizkarrik eman eta gure ikasleak ezagutza librea eraikitzeko eragile aktiboak bihurtzeko lagundu beharko lukete etxerako lanek (adibidez, Wikipedian ekarpenak egin). 
  • Tresna kolaboratzaileak erabili: etxerako lanek ikasleen arteko elkarrekintza sustatu beharko luketenez, tresna kolaboratzaieen erabilera indartzera bideratuta egon beharko lukete. 
  • Proiektuen inguruko lanketa: eskolan landu beharko lituzketen proiektuekin lotura izan beharko lukete. Hau da, proiektu horien planifikazioan, garapenean, ikerketan… lagundu beharko luketen etxerako lanak izan beharko lituzkete. 
  • Erantzukizuna eta iraunkortasuna sustatu: nor bere buruarekin eta ikaskideekin arduratsu eta erantzukizunez jokatzera animatu beharko lukete, eta ez antsietateak edo presioak eraginda burutzea. Ohitura osasungarriak sustatu: kirol jarduerak, dantzak, elikadura osasuntsua, erlaxazio jarduerak… egitera animatu beharko lukete. 
  • Erabakiak hartzeko irizpideak: ikasleek erabakiak hartzera eta, noski, hauek hartzeko garaian irizpide ezberdinak erabiltzera animatu beharko lituzkete. Jakin-mina piztu: arestian esan dugu, normalean agintzen dituzten etxerako lanek jakin-mina zapuzten dutela. Bada, justu kontrako efektua bilatu beharko lukete. Horretarako, ikasleak ikertzen, produktu ezberdinak ekoizten, erronkak gainditzen… jarri beharko lituzkete. 
  • Informazioa kudeatu ezagutza eraikitzeko: etxerako lanek informazioaren kudeaketa eraginkor bat sustatu beharko lukete, ikasle bakoitzak bere ezagutza propioa eraikitzeko. 
  • Denbora antolatu eta planifikatu: etxerako lanek ikasleen denbora antolatzen eta planfikatzen lagundu beharko lukete. Horretarako, bitartekoak ere eman beharko genizkieke zeregin bakoitzari eskaini beharreko denbora kudeatzen eta planifikatzen ikas dezaten. 
  • Ideien,emozioen eta bizipenen adierazmena: etxerako lanek aukera erreala eman beharko lukete ikasleen ideiak eta sentimenduak modu ezberdinetan adierazteko. Adierazmen aukera guztientzat ateak irekita egon behar dira eta ez betiko bideentzat soilik. 
  • Irudimena eta sormena: irudimena eta sormena sustatzeko balio ez duten etxerako lanek, ekarpen eskasa egingo dute. Hori dela eta, irakasleek etxerako lanak bidali baino lehen, ondo planifikatu beharko lituzkete, betiko errutina eta lan errepikakor horietan ez erortzeko. 
  • Denboraz mugatuak: gaur egun, etxerako lanek sekulako denbora tartea hartzen dute bai egiteko bai zuzentzeko. Bada, egitekotan, denbora tarte mugatuak eta laburrak hartu beharko lituzkete. 

Eta zuk, zer diozu? Betiko ohiturari eustearen alde al zaude? Beharrezkoa al da gai honen inguruko eztabaida serioa gure komunitatean?

viernes, 13 de diciembre de 2013

Aurkezpenaren galderak

-Nola sentitu zarete jolasterakoan?

- Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

-Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

jueves, 12 de diciembre de 2013

TXAKURRA, GIZAKIAREN LAGUN MINA

Pertsona batzuk ziurtasun osoz txakurrak sentimenduak ez dituztela egiaztatzen dute eta, nire ustez, inoiz txakur batekin bizi ez direlako esaten edota pentsatzen dute hau.
Txakurrak izaki bizidun leialenak dira, eta ematen diegun guztia, biderkatuta, bueltatzen digute. Babesa eta maitasuna eskaintzen dute eta gizakien tristura antzematen dute eta hau desagertzeko egin dezaketen guztia egiten dute, hau da, laguntasuna eman.

Honen adibide Hachiko pelikula da, istorio errealean oinarrituta dagoena. Trailerra uzten dizuegu!!!

Eguuuun oooooooon!!!!
Gaur, mugikorrak haurretan eta gazteetan duten eraginari buruz hitz egin nahi dugu eta horretarako Deia aldizkariko artikulu bat eskainiko dizuegu, Iratxe Esnaola Arribillagak idatzitakoa! Hona hemeeen!



Gaztetxoen «smartphone»-ak

«Gauzak aldatzen ari dira eta aurre hartu behar zaie derrigorrez», dio egileak, gaztetxoek telefono mugikorretik baino ordenagailutik gehiago duten «smartphone» delakoekin daukaten harremanaz. Gaztetxoen hezkuntza teknologikoaren arduradun nagusiak gurasoak izanik ere, gailuon erabilera dinamikoki arautu beharko luketela defendatzen du.

Gero eta ohikoagoa da 12-16 urte arteko gaztetxoak smartphone batekin ikustea. Gero eta arruntagoa baita gaztetxo horien lehen gailu mugikorra smartphone bat izatea. Baina smartphone bat ez da telefono mugikor bat. Are, gertuago dago ordenagailutik telefono mugikorretik baino. Smartphone bat, hortaz, deitzeko eta mezu laburrak bidaltzeko gailu bat izatetik harago, Interneten nabigatu, sare sozialak elikatu, berehalako mezularitza erabili, musika entzun, jolastu, eta beste hainbat ekintza ahalbidetzen dituen poltsikoko miniordenagailu bat dela esan daiteke.

Eta gailu hori da, gero eta lehenago, gaztetxoen eskuetan jartzen dena. Baina eskuratzea gutxienekoa da. Gaztetxoak smartphone-a ondo eta modu arduratsuan erabiltzeko nahikoa adin, heldu-tasun eta irizpide duen edo ez da kezkatu behar gaituena. Hau da, non, noiz eta zenbat denboraz erabili erabakitzeko gaitasuna duen edo ez. Eta esan daiteke, kasu gehienetan, irizpide nahiko izan edo markatu baino lehenago ematen zaiela smartphone-a gaztetxoei.
Garrantzitsua bezain ezinbestekoa da gaztetxoek erabilera arduratsu bat egiteko irizpide, arau eta moduak ezagutzea, smartphone-a erabiltzen ematen duten denboraren %80 gurasoen edo hezitzaileen zaintza edo kontroletik at ematen dutelako. Duela urte eta erdi, ordenagailua etxeko espazio publikoan jartzeko gomendatzen zitzaien gurasoei. Egun, miniordenagailu bat eramaten dute poltsikoan, baita eskolara ere. Eta horre-gatik da aurrez inoiz baino garrantzitsuagoa, erabiltzaile arduratsuak bilakatzea, gailua eurekin eramaten baitute leku guztietara.
Gaztetxoei smartphone-a ematearen atzean arrazoi asko egon daitezke: batzuetan, gurasoak lasaitu eta gaztetxoak entretenituta mantentzeko helburua dago tartean; beste batzuetan, gaztetxoa kontrolatuagoa izatekoa; eta kasu gehienetan, gaztetxoa komunikatuagoa edo bere berdinen taldean integratua egotea omen da lehen helburua.

Azken hau oso lotua dago gaztetxoek dituzten sentimendu eta pertzepzioekin: smartphone-ik gabe lagunik ez luketela izango sentitzen dute; «garrantzitsuagoak» sentitzen dira smartphone-a badute; berdinen taldean aitortza-soziala lortzeko erabiltzen dute (ez baitute edozein smartphone nahi); smartphone bat erabiltzea «derrigorrezkoa» dela uste dute; eta euren aisialdiaren eta komunikazioaren elementu nagusia bilakatu da.

Horregatik hain zuzen, gaztetxoak-smartphone-ak binomioak hartzera behartzen gaituen lehen erabakia honakoa da: behar al du? Heldutasun nahikoa al du modu arduratsuan erabiltzeko?

Erabaki hori hartzera bidean, gurasoek adin egokia noiz den galdetzen dute beti, erantzun bakarra balego bezala. Erabaki egokia hartzeko, ordea, kasu bakoitza aztertu beharko litzateke, gaztetxoaren heldutasun maila eta irizpide teknologikoen gradua kontuan hartuz. Batzuentzat 13, besteentzat 15 edo 16. 2011ko udan Estatu espainiarrean egindako azterketa baten arabera, lehen smartphone-a 12 urterekin ematen zaie (telefono mugikorra 11 urterekin).

Baina erabakia taxuz hartuko bada, ezin da orokortu. Telekomunikazio enpresek merkatu berri bat sortu dute gaztetxoengan. Publiko objektibo oso desiragarria zaie: gaztetxoak dira smartphone-aren erabilera intentsuena egiten dutenak eta aplikazioen deskarga eta instalazioan ere, eurak dira aktiboenak. Operadoreek gaztetxoen eskuetan smartphone-ak egoteko bidea erraztuko dute beti, jakin arren eskuratzen duten askok ez dakitela modu arduratsuan erabiltzen.
 Baina hori ez da operadoreen arazoa, antza.

Ikerketek erakutsi dute: zenbat eta funtzionalitate gehiago, gero eta erabilera intentsuagoa egiten da. Hau da, gaztetxoek telefono mugikorrekin baino denbora gehiago pasatzen dute smartphone-ekin (hau helduen kasuan ere gertatzen da). Hori da zenbait ikastetxetan gatazkak eta arazoak sortzen ari dena: ikasleak mugikorrei lotuta bizi direla. Eta gatazka hori mugikorrak eta smartphone-ak ikastetxeetara eramateko debekuarekin konpontzen saiatuko dira gure inguruneko zenbait ikastetxe.
Ez da berria.
Frantziar Estatuak osasun-kalteak ekiditeko debekatu zituen mugikorrak ikastetxeetan. Erresuma Batuan diziplina kontuengatik. AEBetan, berriz, smartphone-ak tresna akademiko gisa erabiltzen hasi dira jada, ikaslea eroso sentitzen den gailu bat dela argudiatuz.

Horiek dira bi ertzak: tresna akademiko bezala erabiltzea edo, beharrezkoa ez delako, debekua arautzea. Azken hau ez litzateke beharrezkoa izango gaztetxoek noiz eta non erabili behar duten argi izan eta errespetatuko balute. Eurentzat smartphone-a, komunikatzeko bidea baino, entretenimen- durako gailua baita. Sare sozialak eta berehalako mezularitza erabiltzen dituzte, bai, baina, ia beti, ez komunikatzeko helburuare- kin. Komunikazioa pobrea eta ez efektiboa da. Horregatik diot, komunikatzeko diren tresnak entretenimendurako erabiltzen dituztela. Eta horregatik arautu behar da horien erabilera.
Zentzu horretan, argi dagoena da gaztetxoen hezkuntza teknologikoaren lehen arduradunak gurasoak direla. Jakinik, ordea, guraso horiek mugikor eta smartphone gabe jaio zirela eta, hortaz, badela hutsune bat guraso horien egungo benetako esperientzia teknologikoaren eta euren haurrak teknologikoki hezteko behar duten ezagutza mailaren artean. Baina teknologietan ere eredu izan behar dute gurasoek eta, telebistarekin eta beste entretenimendurako elementu guztiekin bezala, smartphone-ekin ere, gaztetxoari bat ematea erabakitzen bada, erabilera arautu egin behar da.

Noski, arau horiek izaera dinamikoa behar dute, gaztetxoaren irizpide eta heldutasun mailara etengabe egokitu beharko direlarik. Besteak beste, arautu beharko da: non erabiliko den (Ikastetxean? Etxean? Kalean? Lagunekin dagoenean? Lotarako itzali?); noiz eta zenbat denborarako (Aste barruan bai? Edo asteburuan bakarrik? Egunean zenbat ordu?); zein zerbitzu erabili ahal izango dituen (Interneten nabigatzeko mugarik? Zein aplikazio mota instalatu ahal izango ditu? Doakoak soilik? Jolasteko direnak? Smartphone-aren sistema eragileak edo mugikorren operadoreak gurasoen kontrolerako progra- marik eskaintzen du?); eta gastu ekonomikoa (operadorearen tarifa ondo aukeratuz).
 
Horri guztiari gehitu behar zaio orain arte ordenagailuarekin izan dugun segurtasunaren, errespe- tuaren eta pribatutasunaren diskurtso egokitua ere. Hau da: ezezagunei telefono zenbakia ez emateko eta ezezagunen mezu eta deiak ez erantzuteko; bidaltzen edo Interneten publikatzen duten edozein argazki edo bideoren kontrola galtzen dutela (eurena edo besteena izan); Bluetooth eta Wi-Fi konexioak desaktibatzeko, erabiltzen ari ez badira; eta, besteak beste, ez iraintzeko inor eta ez zabaltzeko beste norbait iraintzen duen mezurik.
Oro har, mugikorrek eta smartphone-k onura asko ekarri dituzte jendartera. Joan gaitezke mendira smartphone-an ibilbidearen tracka kargatuta eta GPSarekin jarraitu. Senti gaitezke hiper-konektatuak. Baina harritzen eta mintzen gaitu gaztetxo talde bat bakoitza bere mugikorrarekin jolasten ikusteak, lagunak alboan baditu ere.

Eta deigarria egingo zaigu ere munduko hainbat herrialdetan 2 eta 5 urte bitarteko haurrekin egin azterketa batek dioena: oinetakoen lokarriak lotzen edo bizikletan ibiltzen baino gehiagok dakitela smartphone bateko aplikazio batekin jolasten.

Onurak onura, jendartea aldatzen ari da (are gehiago nerabezaroa bizitzeko modua bera). Agian komunikatuagoa egotea bilakatzen ari da ezinbestekoa, komunikazio horren sakontasun eta iraupena baino. Eta agian mezua abait azkarren iristea da garrantzitsuagoa, mezuan erabiltzen den hizkuntza eta espresatzeko modua zaintzea baino.

sábado, 30 de noviembre de 2013

EMAKUMEEN INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Duela egun  batzuk emakumeeen  indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izan dela aprobetxatuz lehen hezkuntzatik umeak errespetua bezalako baloreetan hezi behar ditugula gogoratu nahi dugu. Gaur egun munduan hiru emakumetatik bat indarkeria matxistaren biktima da. Aurten, Espainar estatuan erasotzaileek 61 emakume erahil dituzte eta Euskadin  58 emakume bizkarzainarekin bizi dira bikotearen erasoa saihesteko eta beste 28 kasutan erasotzaileak behatuta daude eskumuturreko telematikoaren bitartez.


Beharrezkoa da gure gizartean indarkeria matxista agerian jartzea eta salatzea, eta ezinbestekoa da haurtzaroaren lehenengo urtetik hezkidetza lantzea erasotzaileak eta biktimak izatearen arriskua gutxitzeko.

viernes, 29 de noviembre de 2013

Wert lege bihurtu da

Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du hezkuntza erreforma: bakarrik geratu da PP berriro ere, eta UPNk abstentziora jo du 

 Legearen garapena berehala egiten hasi nahi du orain Wertek, irailerako prest egon dadin

Asmo bat zen. Aurreproiektu bat. Proiektu bat. Eta jada lege bat da. Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du hezkuntza erreformatzeko LOMCE legea. Bakardadean egin du bide osoa PPk, eta azken pausoa ere era horretan eman zuen atzo. Aurka du oposizioa, ia osorik. UPN da salbuespena, berriro ere: ez dago legearen aurka, baina ikusiz PPk ez duela adostasunik batere lortu, ez du babesle gisara agertu nahi izan. Kapitulu bat itxi da. Legea martxan dago. Teorian. Abiaraztea falta da. Hor izango du aukera Madrilek, legean jaso duen eran, edukiak erabat kontrolatzen hasteko. Itxaropena hor du Eusko Jaurlaritzak ere, zirrikituren bat izango duela lege garapenean erreforma epeltzeko.

Ezusterako tarterik gabe, erabat bete zen gidoia atzo Espainiako Kongresuan. Alde batean, PP; bakarrik, «baina legitimitate osoarekin, hamaika milioi boto emaileren babesarekin». Bestean, oposizioa; batasun irudia emanez, eta PPk gehiengoa galdu orduko erreforma atzera botako duela berretsiz. Argudioetan ere, ezustekorik ez. Oposizioak, atzerapauso hutsa dela legea; euskal alderdiek, gainera, nabarmendu zuten helburu diren zenbakiak gaindituak direla jada Hegoaldean. PPk, berriz, adostasuna lortzen ahalegindu dela, oposizioak ez duela nahi izan.

Horri helduta, UPNko diputatu Carlos Salvadorrek salatu zuen «sektarismoa» nahi duela oposizioak. Guardia Zibilak D ereduko irakasleak zelatatuz eginiko ikerketa gogoan, Nafarroan hori ageri dela esan zuen. Amaiur eta Geroa Baik irakasleak babestu zituzten.


Konstituzionalera orain

LOMCEren aurka bai, baina nola aurre egin desadostasunak dituztela agerian utzi dute Amaiurrek eta EAJk. Bertsotan, Maite Aristegi (Amaiur): «LOMCEri ez diogu utziko gure ikasgeletan sartzen». Isabel Sanchez Robles (EAJ): «Aurrera joko du euskal hezkuntzak, LOMCErekin edo LOMCEren gainetik. Irudimenez arituko gara».

Noraino aritu ahal izango den da zalantza. Auzitegien bidea jorratzea da Jaurlaritzaren asmoa, eta PSE-EEren babesa badu hori egiteko. Legea behin betiko onartuta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko du Gasteizko gobernuak. Salaketa tramiterako onartuta ere, ordea, indarrean segituko du legeak, eta, auzitegiaren mantsotasuna ikusita, litekeena da ikasturte batzuk igarotzea legeari buruzko epaia ematerako.

Legea garatu egin beharko dute orain: ikasgai bakoitzeko edukiak zehaztu, ordutegiak antolatu, eskoletan nola ezarriko den zehaztu... Presa du orain Jose Ignacio Wert ministroak. Irailean hasi behar dute LOMCE ezartzen Lehen Hezkuntzan, eta ordurako prest egon beharko dute liburuek eta. Bigarren Hezkuntzan urtebete geroago hasiko dituzte aldaketak.

Garapenaren itxaropenean

Legea garatzeko «eskua zabalik» daukala aurreratu du Wertek. Ez da prozesu horizontala izango, eta laburra ere ez. Lehenbizi, Madrilek zehaztuko du curriculumaren oinarria; erkidegoetara bidaliko du, haiek gehiago gara dezaten. Ezartzeko pausoak hasiko dira orduan: eskoletara jarraibideak igorri, irakasleak antolatu, liburuak egin. Luze joko du. Garesti ere bai.

Bide horretan erreforma apaltzeko aukera izatea itxaro du EAJren gobernuak. «LOMCEk gure eredua moztea eragotzi nahi dugu», esan zuen herenegun Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. «Segurtasun juridikoari» eutsita jokatuko du, edonola ere; planto egiteari ateak erabat itxita. Zehaztasunik gabe, PSErekin egindako testuak dio oraingo ereduan urratsak egiten segituko duela gobernuak, LOMCE gorabehera.

Wertek zer jarrera hartuko ote duen ikusi beharko da. Atzo bertan iragarri zuen sailburu guztiei hots egingo diela, lege garapena zehazteko. Uriarteri deitzeko zegoen atzo iluntzean. Ikusteko dago garapena Wertek egingo duen. «Ez nuen uste hau hain gogorra izango zenik», esan du azkena. Gero eta ozenagoa da aldaketa hotsa.

Heziketa teknologikoa, hezkuntzatik ezabatzear

Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Irakasleen Elkarteak, EAETIEk, Estatuko gainontzeko teknologiako irakasleen elkarteekin batera, honako hau salatzen du: Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoak (LOMCEk) hezkuntzaren kalitatean kalte handia eragin eta eskola porrota areagotu egingo du. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2012ko irailaren 21ean LOMCE izeneko aurreproiektua plazaratu du. Izen horren azpian datorren legeak, anakronikoa, klasista eta pedagogiaren kontrakoa izateaz gain, eredu zaharkitua jarraitzen du.

1970az geroztik Espainian Hezkuntza Sistema antolatzeko bost lege organiko argitaratu dira. Azkeneko hirurak onartu dira estatuan eman diren aldaketa politikoekin batera, baita azken LOMCE aurreproiektua ere. Argi dago politikariek hezkuntza erabili egin dutela berariazko interes politikoak defendatzeko, eta aldaketa horiek boterea eta agintea duten taldeek eragin duten presiopean bideratu izan dira. Horrela, inolako adostasunik gabe, aurrera egin duten erreformak eta kontrarreformak pairatu ditu Hezkuntza komunitateak.

Horrek guztiak, gure ikasleen heziketa kalitatean kaltea eraginda, sistemaren desoreka ekarri du. Ez dago esan beharrik egungo Hezkuntza Sistemak dituen arazoak konpondu nahi badira aldez aurretik ikasleen heziketa beharren analisi serioa eta sakona egin behar dela. Hori lortzeko, lehenik, Hezkuntzaren ahuleziak antzeman eta ondoren horiei aurre egiteko erabaki zuzenak hartu beharko lirateke. Eta, horretarako, ezinbestekoa da Hezkuntza Komunitatearen iritzia kontuan hartzea. Sistemaren egonkortasuna eta ezagutzaren arlo guztien arteko oreka bermatuko duen Curriculuma antolatu beharko litzateke.

Hori bai, gizartearen eskaera berriei erantzuteko gai den sistema malgua izan behar du, arrakastatsuak diren proiektu eta metodologiak bultzatuta eta zabalduta. Gaur egun, teknologiaren jakintza giza aktibitatearen eremu guztietan aplikatzen da. Gure ingurune industrial eta ekonomikoak oinarri teknologikoa duten lanpostuak betetzeko langile tekniko gaituak behar ditu; are gehiago aintzat hartzen bada Euskadin arlo industrialarekin eta garapen teknologikoarekin lotuta dauden enpresa zein erakundeen kopurua eta garrantzia.

Beharrezkoa den heziketa teknologikoa eskaini behar zaio, beraz, gizarte osoari, eta horrela erantzuna emango zaio gizartean dagoen ikertzaile eta teknikari eskaerari. Helburu hori lortzeko goi mailako ikasketa teknikoak egin behar dituen ikasleriaren prestakuntza bermatu beharra dago. Teknologia esparruko ikasgaiek, hein handi batean, jakintza hori eskuratzeko aukera ematen diete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei.

LOMCE aurreproiektuaren arabera, berriz, teknologiaren ezagutza ia desagertu egingo da Hezkuntza Sistematik. Legeak Curriculumean proposatzen dituen aldaketen artean, DBHko lehen hiru urteetan teknologiaren ezagutza izugarri murriztuko da. Hori gutxi balitz, desagertu egingo dira 4. DBHn Teknologia gaia, eta batxilergoan (Zientzia eta Teknologia batxilergoan) Teknologiari atxikitako modalitate gaiak; Industria Teknologia eta Elektroteknia, alegia.

Bestalde, gogoratu behar dugu ikasleen gaitasunak neurtzen direla nazioarteko PISA proben bidez, eta bertan emaitza onenak lortzen dituzten herrialdeek hezkuntza sisteman Teknologiaren heziketak garrantzi handia hartzen du; teknologia ikasgaiari eskola ordu kopuru handia eskaintzen zaio haurren hezkuntzan, bigarren hezkuntzako maila guztietan, lanbide heziketan, zein batxilergoan. Ikasketa sistema tradizionalak, gainera, edukiak buruz ikastera bultzatzen ditu ikasleak.

Horrek ikasleriaren motibazioaren galera dakar, eta ikasleak, bizitzan topatuko dituen arazoei aurre egiteko, behar izango dituen gaitasun, jarrera eta zaletasunak ezin ditu behar bezala garatu. Aitzitik, Teknologiaren ardatz metodologikoa proiektu metodoa da. Metodologia horren bidez ikasleriak ezagupenak modu orokorrean jasotzen ditu, eduki teorikoak praktikan jartzeko aukera ematen baitzaio.

Horrela beharrezkoak dituen konpetentziak errazago berenganatu ditzake. Azkenik, gogora ekarri nahiko genuke honako hau: orain dela 22 urte LOGSE legea garatu zenean behar formatibo, sozial eta kulturalak aztertu ziren, eta bigarren hezkuntzako ikasleriari heziketa teknologikoa eskaintzeko beharra agerian geratu zen. Aurreko arrazoi guztiak kontuan hartuta, zentzugabekeria izugarria deritzogu gaur egun teknologiaren jakintza hezkuntza sistematik kentzea; garapen teknologikoa aurrera doa, eta gero eta ingurune konplexuago eta teknifikatuagoan gaude murgilduta. Zer esanik ez ikerketa eta garapen teknologikoan puntako herrialdea garatu nahi bada.

Laburbilduz, LOMCEk proposatutako teknologiaren murrizketak gizartearen ezjakintasun teknologikoa dakar. Egungo gizarte teknifikatuari aurre egiteko behar duten iritzi kritikoa eta ezagutza falta izango dute hurrengo belaunaldietako hiritarrek. Halaber, ezingo da bermatu goi mailako ikasketa teknikoak egin behar dituen ikasleriaren prestakuntza egokia. Jarraipena emango zaio horrela estatu mailan horren zabalduta dagoen lelo honi: teknologia urrun eta kulturatik at dagoen jakintza da. Horrek guztiak, gure zoritxarrerako, garapen eta berrikuntza teknologikoari oztopoa besterik ez dio jarriko.

GLOGSTER

Hona hemen bretxa digitalaren inguruko lanarekin egin dugun blogsterra.Bertan gure aurkezpenean aipatuko ditugun puntu nagusiak ipini nahi izan ditugu.

Espero dugu zuen gustukoa izatea!



IKT - ZAZPIGARREN KLASEA 2013/11/29

Arrasti ooooooon!!
Gaurko gela praktikoan, hainbat ikasleren aurkezpenak entzun ditugu. Guretzat gai guztiz berriak izan direnez, zuekin konpartitu nahi ditugu haien lanak, benetan interesgarriak izan dira eta.
Gainera, euren lanak irakur ditzazuen hurrengo esteketan klik eginez gero, haien blogetara bideratuko zaituztegu!!

Zer da RSS?

Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe.
Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.







 


CREATIVE COMMONS

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.
Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek. Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren. Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.
Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.
Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:
  • Aitortu (Attribution/BY): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NonCommercial/NC): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs/ND): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike/SA): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Propietate hauek konbinatzeko hurrengo erak daude:
  • Attribution / Atribución (CC BY)
  • Attribution Share Alike / Atribución-CompartirIgual (CC BY-SA)
  • Attribution NoDerivatives / Atribución-NoDerivadas (CC BY-ND)
  • Attribution Non-Commercial / Atribución-NoComercial (CC BY-NC)
  • Attribution Non-Commercial Share Alike / Atribución-NoComercial-CompartirIgual (CC BY-NC-SA)
  • Attribution Non-Commercial No Derivatives / Atribución-NoComercial-NoDerivadas (CC BY-NC-ND) 

Blogak ikusteko:

http://matxinsalto31.blogspot.com.es/
http://kausiam.blogspot.com.es/

jueves, 28 de noviembre de 2013

IKT - SEIGARREN KLASEA 2013/11/28

Eguerdi oooooon!!
Gaur bi aste barru aurkeztu beharreko lana bideratzea lortu dugu. AZKENEAN!!
Oso galduta ibili izan gara azken denboraldi hontan, baina badirudi gure buruak aurkitu ditugula eta lana nola egin dezakegun ulertzea lortu dugula.
Irakasleak gainera, ideia oso onak eman dizkigu lan praktiko bat egiteko eta gure ikaskideen parte hartzea sustatzeko. Lan honekin hainbat helburu lortu nahi ditugu:
Lehenengoa, bretxa digitalaren kontzeptuaren inguruan informatzea; gure ustez, gaur egun gero eta handiagoa egiten ari den arazoa baita.
Bigarrenez, aurkezpen bat beste era batera egiteko saiakera; hau da, informazio osoa bota beharrean, entzuleen parte hartzea sustatuz eta hausnarketa egiteko aukera emanez.
Gainera, IKTko ikasgaian gaudenez, teknologiaz baliatuko gara azalpen dinamikoa egiteko.
Guzti hau kontuan izanda, lanarekin aurrera jarraitu dugu eta informazio gehiago bilatu dugu.

Honetaz aparte, gaurko lan berezia "Etiketak eta Folksonomia"ren inguruan hitz egitea izan da, Leirek post honen aurretik igo duen informazioa, hain zuzen.

Azaroak 20ko GREBA



Ikastola Publikoa, protesta egiteko ekintza eta mugimendu berriak antolatuko ditu hurrengo azaroaren 20an, goizean,  LOMCE-ren proiektu berriaren aurka joateko asmoz. Honekin, hezkuntzaren atzerapena ikustea da helburu nagusia, hezkuntza zuri-beltz bat izango dugula, etapa predemokratikora bueltatzea bezalakoa delako, hain zuzen.

Manifestazio desberdinak aurrera eramango dira hainbat hirietan jardunaldi osoan zehar. Hauek lurralde bakoitzeko plataforma desberdinengatik antolatuak izango dira, eskola publikoaren defentsan, eta, aldi berean, Hezkuntza ministroaren politikaren kontra, Jose Ignacio Wert.

Ikasleen Sindikatua, hezkuntzako edozein etapan dauden ikasleriari deitu egin du, greba bat gauzatu ahal izateko jardunaldi horretan bertan, eta horrela, salatu ahal izateko hezkuntza materiaren barnean egindako murrizketak, baita ERASMUS bekaren gainean aplikatuak izan direnak.

“Erasmus eskandalua” 


Rodrigo Pasero-ren arabera, “ Europan zehar sakabanatuta dauden ikasleei bertan behera uztea izugarrizko eskandalua da. Hauek diru horren beharra dute atzerrian egiten dauden ikasketak jarraitu ahal izateko.” Hori dela eta, ikasle-greba bat antolatu dute azaroaren 20an, goizean. Gurasoak eta irakasleria  jardunaldi horretako arratsaldean  manifestatuko dira.

Ikasle Progresisten federazioaren asoziazioa (FAEST), honako hau esaten du: “ Ikasle askok, egoera kritiko baten aurrean daude beketan egindako murrizketekin. Hezkuntza Publikoari egiten diren etengabeko erasoak (LOMCE), beraien etorkizuna nola erortzen den ikustaraztea eragiten du.

TAGen garrantzia (etiketak); folksonomia



 Folksonomia, Web orrialde bat (url) duen edozein eduki digitalen bakarkako eta librea den etiketatzearen emaitza da; gerora informazio hori berreskuratzeko asmoarekin. Etiketak modu egokian erabiltzea garrantzitsua da, gure informazioa sailkatzeaz gain beste batzuen bilaketan baliagarriak ere badirelako. Honela, eduki bakoitzari dagokion etiketa egokia ipini behar diogu, informazio bilaketa hori errazagoa eta aberasgarriagoa izan dadin erabiltzailearentzat. 

Interneteko milioika erabiltzaileek egiten dituzten etiketatzeak Web eduki ezberdinetan eragin egiten dute folksonomia hori sortzeko. Etiketatze lan hau errazagoa da gaur egun aurkitzen dugun Web 2.0 aplikazioei esker; Social Bookmarking bezala ezagutzen ditugunak.

Hezkuntzaren arloan, irakasle batek Delicius edo BlinkList moduko materialak erabili ditzakete eduki ezberdinen bilketa bat egiteko ondoren ikasgelan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeenak eta bere ikasleekin partekatu ditzakeenak. Etiketa egokiak erabiliz gero, ikasleek eduki baten inguruan behar duten edo izan behar duten informazioa etiketa horretan klik eginda lortu ahal izango dute.

Gainera, etiketa berdineko beste pertsona batzuen lanak ere aurkitu ahal izango ditugu eta modu honetan guretzat interesgarriak izan daitezkeen ideia berriak jaso. Bestalde, etiketa berri gehiago aurki ditzakegu eta horien inguruko gure interesa piztu.