viernes, 29 de noviembre de 2013

IKT - ZAZPIGARREN KLASEA 2013/11/29

Arrasti ooooooon!!
Gaurko gela praktikoan, hainbat ikasleren aurkezpenak entzun ditugu. Guretzat gai guztiz berriak izan direnez, zuekin konpartitu nahi ditugu haien lanak, benetan interesgarriak izan dira eta.
Gainera, euren lanak irakur ditzazuen hurrengo esteketan klik eginez gero, haien blogetara bideratuko zaituztegu!!

Zer da RSS?

Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe.
Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.







 


CREATIVE COMMONS

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.
Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek. Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren. Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.
Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.
Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:
  • Aitortu (Attribution/BY): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
  • EzKomertziala (NonCommercial/NC): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs/ND): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike/SA): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Propietate hauek konbinatzeko hurrengo erak daude:
  • Attribution / Atribución (CC BY)
  • Attribution Share Alike / Atribución-CompartirIgual (CC BY-SA)
  • Attribution NoDerivatives / Atribución-NoDerivadas (CC BY-ND)
  • Attribution Non-Commercial / Atribución-NoComercial (CC BY-NC)
  • Attribution Non-Commercial Share Alike / Atribución-NoComercial-CompartirIgual (CC BY-NC-SA)
  • Attribution Non-Commercial No Derivatives / Atribución-NoComercial-NoDerivadas (CC BY-NC-ND) 

Blogak ikusteko:

http://matxinsalto31.blogspot.com.es/
http://kausiam.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario