jueves, 19 de diciembre de 2013




Lehenbizi aipatu beharra dago, hasiera batean zailtasunak egon zirela blogaren funtzionamendua eta honek barneratuta zituen elementuen antolakuntza ulertzerakoan. Oso interes handiarekin sakondu ginen gai honetan, gure etorkizun lasterreko ikasleei “Eskola 2.0” nola funtzionatzen duen irakasteko.

Honen ondorioz, gure abiapuntu gisa jokatuko lukeen blog berri bat ikusi genuen (kilikatik.blogspot). Azken honek, gure informazio iturri nagusienetako bat bilakatuko zen ikasgai osoan zehar erabiltzeko. Ikasturtea aurrera joan ahala, gure eguneroko gizarteko arazo larri batekin egin genuen topo, Wert ministroak proposatutako LOMCE legearekin, hain zuzen. Azken gertakizun honek, gure laneko atal txiki bat bilakatu zen.

Aurrerago, “Eskola 2.0” proiektuan modu zehatzago batean aztertu genuen, izan ere, oso gai interesgarri bezala ikusi genuen. Honetan, berrikuntza teknologiko berriak hezkuntzan barneratzear datza, esaterako, ikasgelak “digitalak” bilakatzea.

Honen ostean, Google sites erabiltzen hasi ginen. Blogger baino pixka bat desberdina da, baita oso berezia ere. Jarraitzeko, LOMCE gaia partikularki, oso aproposa zela ikusi genuen, gizartean gero eta indar handiago hartzen zegoen eta.

Horregatik, Finlandiako hezkuntza ereduarekin konparatzeko une egokia zela ikusi genuen, beraz, web orrialde desberdinetako informazioa eskuratu genuen eta gure lanean eskegita utzi genuen. Izan ere, Finlandiako hezkuntza eredua, munduko onenetarikoa da, alfabetatze tasa %100 –koa baita.



Behin azken hau atzean utzita, “Delicious” programa berria aurkeztu egin zigun irakasleak. Delicious programak hainbat aukera interesgarri ematen dizkigu.
Alde batetik, gogokoen ditugun webguneak edozein ordenagailutik ireki ahal izateko aukera, eta bestetik, beste pertsona batzuekin webgune horiek partekatzeko aukera.

Hurrengo klasean, “Glogsterra” erabiltzen hasi ginen, nahiz eta hasiera batean zailtasun txiki gutxi batzuk izan.

Honi gehitu egin behar zaio folksonomiaren inguruko informazioa. Folksonomia, Web orrialde bat (url) duen edozein eduki digitalen bakarkako eta librea den etiketatzearen emaitza da; gerora informazio hori berreskuratzeko asmoarekin.

Honela, eduki bakoitzari dagokion etiketa egokia ipini behar diogu, informazio bilaketa hori errazagoa eta aberasgarriagoa izan dadin erabiltzailearentzat. Hezkuntzaren arloan, irakasle batek Delicius edo BlinkList moduko materialak erabili ditzakete eduki ezberdinen bilketa bat egiteko ondoren ikasgelan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

GURE AURKEZPENEAN TALDEKIDEEK ATERATAKO ONDORIOAK

Gure aurkezpenean, guk prestatutako lana aurkeztu aurretik gure ikaskideak jolasean jarri genituen, batzuk ordenagailuan eta besteak mikado eta kartetan; eta ondoren txandatuz. Jolasen ostean, taldeka, honako taldera hauei erantzuteko eskatu genien:

-Nola sentitu zarete jolasterakoan?

- Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

-Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

Talde guztien erantzunak jaso ostean honako ondorio hauetara iritsi gara:

- Oso ondo sentitu dira, jarduera ezberdina eta dibertigarria izan delako eta modu batean, beraien haurtzarora itzuli direlako jolasen bidez.

- Bi taldek esan dute oso kontzentratuta egon direla beraien jolasetan eta ez direla besteei begira aritu, beste talde batek barregura sentitu du egoera hori ikusita.

- Ordenagailuan jolastearen alde positiboa protagonismoa dela esan digute eta aldiz, negatiboa zu bakarrik ari zarela jolasean eta ez duzula beste pertsonekin harremanik. Mikado eta kartekin jolastean aldiz, alde positiboa ingurukoekin erlazionatzeko aukera ematen duela esan digute eta alde negatiboa berriz, monotonoak direla eta denborarekin baita aspergarriak ere.

Hezkuntza


Azkenengo klaseak

Kaixoo!!!!

Kurtso amaieran gaudenez, taldeko lanen aurkezpen guztiak bi egunetan izan ditugu.
Lehenengo taldeak kirolari buruz hitz egin dute, baina interesgarriena  mugikorrei buruzko aplikazio bat izan da. Endomondo deituriko aplikazio erabilgarria, bere sites-an informazio guztia dago: https://sites.google.com/site/kausiamsite/kirolak-ezagutzen


Beste talde bat portafolioen ezaugarriz eta hezkuntzan daukan garrantziaz aritu dira.
Aurkezpenak amaitzeko, paper zorrotzei buruz arin egin dute eta komiki bat sortu egin dugu web orri honekin:  http://www.pixton.com/es/ 


Bigarren egunean, hasi ginen gure aurkezpenarekin, ekarri genituen hainbat joku eta bretxa digitalari buruz hitz egin genuen.Gure aurkezpenean bideo honek ipini dugu:

 Hurrengo taldea teknografiari buruzko informazioa azaldu zuten eta hainbat bideo irudi zitzaigun oso interesgarriak, hauek dira:







Muturreko Hezkuntza Sistemak eta etxerako lanak

Gustatuko litzaiguke jarraian datozen bideo hauek ikustea. Luzeak badira ere, oso gomendagarriak dira eta PISAko ebaluazioetan arrakasta itzela lortzen duten bi eredu ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera paregabea.
 

Bideo hauek ikusi badituzu eta Finlandiaren aldeko apostua egiten baduzu, seguru asko jarraian datorrena soberan izango duzu, baina Koreakoa bada erakartzen zaituena, Mikel Etxarrik prestatutako argudioak irakurtzea gomendatzen dizugu, “alde ilun” horretatik ateratzeko. Has gaitezen, bada. Topatu duen lehen gauza bitxia izan da ikustea estatuan etxerako lanak denfendatzen dituzten gehienak oso konterbadoreak direla esparru ideologikoan. Horien artean, sutsuenei, “Hezkuntzako Tea Party” deituko lieke Etxarrik eta, une honetan, Wert Legea defendatzaile amorratuak dira. Kontuz zeinekin ari zareten etxerako lanak defendatzen! Eta bigarrena, etxerako lanak defendatzen dituztenek erabiltzen dituzten argudioak frogatzeko inongo ebidentziarik ez dutela eskaintzen. Tira, kontua da irakurri duenarekin ondorengo irudian ikus dezakezuen mapa mentala osatzen hasi zela. Ez daki oso garbi gelditzen den, baina bere ideiak eta datuak antolatzeko oso lagungarria da. Jatorrizko neurrian ikusteko, egin klik irudiaren gainean.

MAPA KONTZEPTUALA

Orain, saiatuko gara laburtzen bertan jasotakoa.

Laburragoa denez, etxerako lanen aldekoek aipatzen dituzten argudioak azaltzen hasiko gara:  

  • Esfortzua: kultura hedonistaren aurrean, esfortzuaren balioa transmititzeko baliabide garrantzitsu bat da. 
  • Diziplina: etxerako lanak egiteak diziplina eskatzen du eta gure ikasleek horrenbetse behar duten balio hori eskuratzeko oso lagungarriak dira. 
  • Lan ohiturak: etxerako lanak egitean, gerora begira ezinbestekoak izango dituen lan oiturak eskuratzeko ezinbestekoak dira. Etxerako lanak egin ezean, nekez lor daitezke lan ohitura egokiak. 
  • Autonomia: ikasleak bere zereginari aurre egin behar dio eta, horretarako, bere autonomia erabili behar du. Alegia, agintzen diotena egitean, bere autonomia garatzen doa. 
  • Antolaketa: etxerako lanak egiteko, ikasleak bere denbora planifikatzen, antolatzen… ikasi behar du. Hori dela eta, bizitzarako ezinbestekoa den gaitasun hori lortzeko oso lagungarriak dira. 
  • Emaitzak: arestian esandakoa betetzen dituen ikasleak, emaitza hobeak lortuko ditu. Beraz, etxerako lanak egitea emaitza hobeak lortzeko bide garranzitsu bat da. 
Hori guztia esaten dutenean, ez dute inongo ebidentziarik eskaintzen. Batez ere, emaitzei dagokienean. Izan ere, ez baitago inongo ikerketarik baieztapen hori frogatzen duenik.

Orain, has gaitezen kontrako iritzia dutenek aipatzen dituzten argudioak.

Hasteko, etxerako lanek hezkuntza-sistemaren porrota adierazten dute, ikasleek eskolan landu beharko lituzketen lanekin gainkargatzen dituztelako.

Hezkuntza-sistemak dituen mugak agerian uzten dituzte, izan ere, ikastetxeetan egiten dena nahikoa ez dela esplizitatzen dute. Agian, egin behar dena ez da ikasleak gainkarga horrekin zigortzea, eskola barruan egiten dena eta egiten den modua aldatzea baizik. Baina, noski, bigarren aukera horrek lan handiagoa eskatzen du eta irakasleok ez gaude horretarako, ezta?

Bestalde, irakasle gehienek agintzen dituzten etxerako lanek oso kalitate txarra dute, ez dira pertsonalizatuak izaten, ikasle batek izan ditzakeen hutsuneak betetzeko ez dute laguntzen eta, gainera, kasu gehienetan, denbora gehiegi eskatzen dute. Jarraian, sarean topatu ditudan etxerako lanen aurkako argudio garranzitsuenak: Ez da inongo abantaila pedagogikorik frogatu: egin diren ikerketek LHrako ez dute hori frogatzen, kontrakoa baizik. Eta DBHtik aurrera ikus daitekeen abantaila hain da txikia…

Laburtuz, desabantailak abantailak baino handiagoak dira. Eskolarekiko jarrera ezkorra sustatzen dute: ikasle askorentzat etxerako lanen zama jasanezina bihurtzen da eta eskolarekiko jarrera ezkorra garatu besterik ez dute egiten. Okerrena, jakin-mina, motibazioa eta gauza berriak ikasteko interesa ere galtzen hasten direla.

Denbora librea murrizten da: ikasleak “full-time” bihurtzen ditugu. Eskolaz kanpoko jarduerek eta etxerako lanek ikasleen “denbora librea” betetzen dute eta honek duen balio hezitzaileaz ahaztu egiten gara.

Ikasleen garapenerako beste aukerak kendu: esparru akademikotik at gelditzen diren gainontzeko esparruak jorratzeko aukerarik gabe gelditzen dira ikasle asko. Familia askotan etxerako lanei ematen zaien garrantzia eta lehentasuna direla eta, ikasleen pasioak edo zaletasunak bigarren edo hirugarren mailako gaitzat hartzen dituzte guraso askok.

Ekitatearen etsaiak: etxerako lanen ardura familien esku gelditzean, oso errealitate kultural eta sozial ezberdinekin egiten dute topo. Familia guztiek ez dute ez aukera ez ahalmen berdina euren seme-alabak “laguntzeko” eta hauen arteko ezberdintasuna areagotu besterik ez da egiten.

Familiako giroa zapuztu: ukaezina den errealitate bat da hau. Etxe askotan, seme-alaben etxerako lanek liskarrak, giro txarra, zigorrak, tentsio uneak, estresa… eragiten dituzte, etxeko giroa arnastezina bihurtzeraino.

Familiari denbora kendu: familia askotan oso denbora gutxi gelditzen zaie kide guztiak elkarrekin egoteko. Denbora horretan, seme-alabek etxerako lanak egin behar badituzte, denbora hori murriztu besterik ez da egiten.

Aniztasunari ez dute erantzuten: egin diren ikerketen arabera, kasu gehienetan, etxerako lanak uniformeak izaten ohi dira. Hau da, gela bateko ikasle guztientzat etxerako lan berdinak agintzen zaizkie. Nola ezkontzen da hori horrenbeste aldarrikatzen den aniztasunaren trataerarekin?

Gurasoekiko menpekotasuna: zailtasunik handienak dituzten ikasleek ez dute nahiko gaitasunik agindutako lanak autonomiaz egiteko. Horrek gurasoekiko menpekotasun handia sortarazten du. Bitxia da autonomia gehien garatu behar duten ikasleek, menpekotasuna besterik ez dutela garatzen ikustea.

Rolak irauli egiten dira: ikaskuntza prozesu guztietan seme-alabek euren lorpenen berri gurasoei ematen dizkiete. Bada, etxerako lanekin, seme-alabek eskolan eginikoa gurasoei erakutsi partez, eskolan ikasten ez dutena gurasoek seme-alabei erakutsi behar izaten diete. Gertuko errealitatearekin harreman eskasa: aztertutako etxerako lan gehienek zerikusirik ez dute ikasleek bizi duten errealitatearekin. Horrek, noski, ikasleen interes falta areagotu besterik ez du egiten.

Beste hezkuntza eredurako ateak itxi: etxerako lanen giltzarrietako bat gelan egiten den ondorengo zuzenketa da. Horrek, saio askoren denbora tarte zabal hartzen duenez, bestelako zeregin interesgarriagotan eta emankorragotan aritzeko aukera kendu egiten du. Zenbat gauza egiteko aukera izango genuke zuzenketa horiek gure saioetatik kenduz gero?

Kontrako nahiz aldeko jarrera dutenek, gainera, bestelako ekarpenak ere egiten dituzte.

Batzuk erabat kentzearen alde dauden bitartean, beste batzuk etxerako lanei ez dizkiete ateak ixten, beti ere, jarraian doazen baldintzak errespetatuz gero:

  • Curricularrak ez diren gaiak jorratu ere: curriculum tradizionaletatik at bizitza dagoenez, esparru horiek ere jorratu beharko lituzkete etxerako lanetan. 
  • Ezagutza librea sustatu: gaur egun eskura ditugun aukerei ezin diegu bizkarrik eman eta gure ikasleak ezagutza librea eraikitzeko eragile aktiboak bihurtzeko lagundu beharko lukete etxerako lanek (adibidez, Wikipedian ekarpenak egin). 
  • Tresna kolaboratzaileak erabili: etxerako lanek ikasleen arteko elkarrekintza sustatu beharko luketenez, tresna kolaboratzaieen erabilera indartzera bideratuta egon beharko lukete. 
  • Proiektuen inguruko lanketa: eskolan landu beharko lituzketen proiektuekin lotura izan beharko lukete. Hau da, proiektu horien planifikazioan, garapenean, ikerketan… lagundu beharko luketen etxerako lanak izan beharko lituzkete. 
  • Erantzukizuna eta iraunkortasuna sustatu: nor bere buruarekin eta ikaskideekin arduratsu eta erantzukizunez jokatzera animatu beharko lukete, eta ez antsietateak edo presioak eraginda burutzea. Ohitura osasungarriak sustatu: kirol jarduerak, dantzak, elikadura osasuntsua, erlaxazio jarduerak… egitera animatu beharko lukete. 
  • Erabakiak hartzeko irizpideak: ikasleek erabakiak hartzera eta, noski, hauek hartzeko garaian irizpide ezberdinak erabiltzera animatu beharko lituzkete. Jakin-mina piztu: arestian esan dugu, normalean agintzen dituzten etxerako lanek jakin-mina zapuzten dutela. Bada, justu kontrako efektua bilatu beharko lukete. Horretarako, ikasleak ikertzen, produktu ezberdinak ekoizten, erronkak gainditzen… jarri beharko lituzkete. 
  • Informazioa kudeatu ezagutza eraikitzeko: etxerako lanek informazioaren kudeaketa eraginkor bat sustatu beharko lukete, ikasle bakoitzak bere ezagutza propioa eraikitzeko. 
  • Denbora antolatu eta planifikatu: etxerako lanek ikasleen denbora antolatzen eta planfikatzen lagundu beharko lukete. Horretarako, bitartekoak ere eman beharko genizkieke zeregin bakoitzari eskaini beharreko denbora kudeatzen eta planifikatzen ikas dezaten. 
  • Ideien,emozioen eta bizipenen adierazmena: etxerako lanek aukera erreala eman beharko lukete ikasleen ideiak eta sentimenduak modu ezberdinetan adierazteko. Adierazmen aukera guztientzat ateak irekita egon behar dira eta ez betiko bideentzat soilik. 
  • Irudimena eta sormena: irudimena eta sormena sustatzeko balio ez duten etxerako lanek, ekarpen eskasa egingo dute. Hori dela eta, irakasleek etxerako lanak bidali baino lehen, ondo planifikatu beharko lituzkete, betiko errutina eta lan errepikakor horietan ez erortzeko. 
  • Denboraz mugatuak: gaur egun, etxerako lanek sekulako denbora tartea hartzen dute bai egiteko bai zuzentzeko. Bada, egitekotan, denbora tarte mugatuak eta laburrak hartu beharko lituzkete. 

Eta zuk, zer diozu? Betiko ohiturari eustearen alde al zaude? Beharrezkoa al da gai honen inguruko eztabaida serioa gure komunitatean?

viernes, 13 de diciembre de 2013

Aurkezpenaren galderak

-Nola sentitu zarete jolasterakoan?

- Zer sentitu duzue besteak jolasten ikustean?

-Atera joko bakoitzari alde positibio eta negatiboaren bat

jueves, 12 de diciembre de 2013

TXAKURRA, GIZAKIAREN LAGUN MINA

Pertsona batzuk ziurtasun osoz txakurrak sentimenduak ez dituztela egiaztatzen dute eta, nire ustez, inoiz txakur batekin bizi ez direlako esaten edota pentsatzen dute hau.
Txakurrak izaki bizidun leialenak dira, eta ematen diegun guztia, biderkatuta, bueltatzen digute. Babesa eta maitasuna eskaintzen dute eta gizakien tristura antzematen dute eta hau desagertzeko egin dezaketen guztia egiten dute, hau da, laguntasuna eman.

Honen adibide Hachiko pelikula da, istorio errealean oinarrituta dagoena. Trailerra uzten dizuegu!!!