domingo, 27 de octubre de 2013

ESKOLA 2.0

Arrasti ooooooooon!
Irailetik urrira gure lehenengo praktikak gauzatu ditugu eskola desberdinetan, eta gu eskolan egon ginen denboran izan ez genituen berrikuntza asko aurkitu ditugu, euren artean, Eskola 2.0 proiektua.

Askok agian ez duzue jakingo zer den proiektu hau, eta horregatik, post honen bidez proiektu interesgarri honen berri ematea gustatuko litzaiguke.

Zer da eskola 2.0?

Hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartu nahi dituen proiektua da. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hau sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatzen ari da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Zeintzuk dira proiektuaren helburuak?
  • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
  • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
  • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
  • Eten digitala murriztea
  • Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
Baina, batez ere, proiektuaren helburu nagusia HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA dela esan genezake,

Zein da eskolek duten hornidura?
  • Arbel digital elkarreragilea
  • Bideo-proiektagailua
  • Bi bozgorailu
  • Wifi-sarbidea, ikasleak zein irakasleak beren ordenagailuekin ikastetxeko Intranetera eta Internetera konektatzeko
  • Ekipoen bateriak kargatzeko elektrizitate-armairua
  • Ordenagailu eramangarri bana ikasle bakoitzeko
Ordenagailu eramangarri horiek ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: Linux eta Microsoft Windows 7.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, OpenOffice, Mozilla Firefoz nabigatzailea, antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizantzia librean, lehentasuna emango zaie.

Hau da Eskola 2.0 proiektura egin dizuegun lehenengo hurbilketa. Hurrengo postetan, berritzegunei buruzko informazioa emango dizuegu eta baita guk eskoletan bizitako Eskola 2.0 esperientzien berri.

Amaitu baino lehen eitb-k aurkeztutako bideo interesgarri batekin utziko zaituztegu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario